inprimatu
Gizonkiago izan dedin
Izenburua:
Gizonkiago izan dedin
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
35

Gizonkiagoa izan dedin

 

Otsalar

 

 Gizon bat bezela,

 gizonkiagoa izan dedin.

 Nere anaiaren arimara nai nuke iritxi,

 nere anaiaren arimara

 bide berri artatik;

 oinperatu gabeko bidetik,

 ifioiz izan ez duan

 sentipen berri bat sorterazteko.

 Maitasunik garbienean,

 eta auts biurtu baiņo len.

 Sentipen maitekor batean.

 Eta, bere ta nere dan gogo izatean sakondu,

 nere dantasuna beretu arte;

 bion guna batean nahastu arte.

 Aingeru bat bezela ez,

 baizik, gizon bat bezela,

 gizonkiagoa izan dedin.

 

 


inprimatu