inprimatu
Gudu
Izenburua:
Gudu
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 III-IV Bertso urratuak
Orrialdea:
15-16

Gudu

 

Aurraitz

 

 Gugu ankerra!

 zeure atsekabe ta oinazeakaz

 il zenduzan, betiko,

 nire barruko baretasun eta poza.

 

 Gazte nintzan. Guztiz gazte.

 Baina errukibarik sartu eustan,

 biotza zear, sastakai zorrotza.

 

 Ta ankerki urratu

 neure aragi gordina.

 Arrezkero minbera daukat gogoa,

 ta atertzeke dariste zauriak odola.

 

 Negarrez azazketako baino

 minbereago dot biotza,

 —negarra ez da izan be gizonen osakaia—

 ta atsekabe ta lorpean dantzut

 Erriaren anotsa.

 

 Bakarrik noa, tontor elkorrean,

 pentsamentuen bakartada itzelean,

 nora eztakidala,

 ta neure antzeko zaurituen bat baino

 ez dot aurkietan

 bere atsekabean iezarrita

 —nekez apurtuta—

 zetara io ez dakiala,

 ioandako aldiari deutsala

 mundu ausiari begira...

 

 Ta negarrez dakustaz basoak

 gogaibarik igesi doakun

 gaztediari begira.

 

 


inprimatu