Maitasun egarri
Otsalar
Beartsu fameliko
maitasun egarri,
Matxin gizon umillak
zidan irakatsi.
Beregain duelarik lanaren uztarri;
zerua eskeindu
mundua ukatu.
Matxinek zoritxarra
ixil gordetzen du.
Ala ere,
maitasun egarri.
Maite zuan ama,
ukatu zien maitatzea;
maite zuan argia,
ukatu zien maitatzea.
Ukatu ziena maitatzearren
darama bekokian tristura.
Ama gabe uztearren
orain mutu da.
Argia ez ikustearren
begietan lurra.
Ala ere,
maitasun egarri.
Larrimiņezko kondena onetan,
beti,
maitasun egarri.
Lanaren menpean,
ekin eta ekin,
ari eta ari
Matxinen durunda,
beti
Danba, danba!
Lanaren otsa,
maillu beroa
ta laguntza
otza.
Nork du beretzat oroitza?
Langille beartsuaren nekeak,
beti
sari motza.
Izakera latza.
Badaki
ez dijoala iņora bere otoitza.
Ala ere,
maitasun egarri.
Ekin eta ekin,
ari eta ari
bere betiko lanari
gurpil berdiņaren biran.
Matxinen durunda,
beti
Danba, danba!
Betiko danbotsa,
da,
ixil sufritzen duan
erriaren ardatza.
Ta, gure Matxin ezta lotsa.
Mundua,
berak darama goruntza.
Barre-kezka du eri.
Badaki,
usteezarren,
badaki
bai,
bere ixiltasunean
erria dala zauri;
badaki
berea dala trajeri
gorri.
Baiņa ortara jarri du biotza.
Beti
langintza
ekin eta ekin,
ari eta ari.
Gaio-gurpil itsuak
bere biran darama,
ta eztaki
arimaren berri.
Ala ere,
maitasun egarri.
Atsekaberik ez zaizkiolarik agiri,
etsigabe begira
urrutian piztuko dan
etorkizunezko eguzkiari:
beti
maitasun egarri.
|