inprimatu
Assaig de Cantic en el temple
Izenburua:
Assaig de Cantic en el temple
Sinadura:
Salvador Espriu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jose Antonio Loidi)
Egilea(k):
Loidi, Jose Antonio
Espriu, Salvador

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
82-83

Assaig de cantic en el temple

 

Salvador Espriu

euskaratzailea: Loidi'tar J.A.

 

 Bai nekatua nagoela nere erri

 koldar, zaar eta basati ontaz,

 eta bai pozik aldenduko nintzakeala,

 diotenez

 jendea ain garbi ta zintzoa, jakintsu,

 aberats, azke, erne ta zoriontsu

 dan ipar-alde orruntz.

 Anaiak, beren batzarrean onela gaiztetsiko

 luteke orduan: «Txoriak usten duten bezela kabia

 gizonek ere bere erria».

 Eta bitartean nik, osoro urruti orduko,

 nere erri igor onen lege

 ta jakintza zaartzaz par egingo nuke.

 Baiña ez det iñoiz ere egiztuko nere amets au

 ta emen geldituko naiz il arte.

 Ni ere oso koldar eta

 basati naiz-eta;

 nere lander, zikin, itun,

 zori-gaiztoko aberria

 oiñaze etsi-etsiz maite det eta.

 

 


inprimatu