Esku utsik sortuak
Otsalar
Esku utsik sortuak
bizien errira,
errukarri dabiltza
munduz jira-bira;
beste batzun mendean
oiek gose dira.
Justutasunik iņun
eztago begira.
Apalki eskatzearren
berentzat ogia
zigortzat izan zuen
gaizkille burnia.
Menderatueri zaie
nabari, zauria,
ago ixilla..., baņa,
barnean egia.
Uste okerrez dijoaz,
orain, arro-putzak,
lapurtuaz gaut'egun
iņoren ametsak,
langilleen lepotik
dira aberatsak.
Noiz arte iraungo dute
umillen biotzak?
Begi tarteak bustiz
naiz itsutuago;
erotu bearrean
ixillikan nago.
Lurrikara ondoren
izugarriago
zerbait aditu nai ta
dana ixil dago.
|