inprimatu
Gure amandre ederra
Izenburua:
Gure amandre ederra
Sinadura:
Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
22-24

Gure amandre ederra

                           (Unamuno zanaren oroiz)

 

Gaztelu

 

         «Eskuotan. Bai. Eskuotan.

         Eskuotan dagoz itxaropen-aziak.

         Argi-izpiz jo ditu egunsentiak.

         Toritzute. Erein itzazute ildoetan».

 

 Ura zan meyarra

 gure Amandre ederra,

 ederra baña meyarra

 meyarra ta xaarra.

 

 Bidez bide zebillen eskean

 mendiz mendi ta kalean.

 Eskean.

 

 Egin zun nere atera.

 Baita zurera.

 Guzienetara.

 Eskean.

 

         «Eskuotan. Bai. Eskuotan.

         Eskuotan dagoz itxaropen-aziak.

         Argi-izpiz jo ditu egunsentiak.

         Toritzute. Erein itzazute ildoetan».

 

 Zaunkaka ari zitzaizkion zakurrak.

 Kirrinkaz guzion ate-zintzurrak.

 Nere, zure, gure

 txikana, amarru, irtenbide

 —ustez ain sendo, bañan

 ain zirtzil eta bakan—

 zaintzeko lotzen gaitun bildurrak.

 Zakurrak zaunkalari

 —eta ez illargi amandreari—

 bai ordea Amandre ederrari

 eder bañan ain meyarrari

 ura bezin argal, auskorrari

 atez ate eskean dabillenari.

 Eskean.

 

         «Eskuotan. Bai. Eskuotan.

         Eskuotan dagoz itxaropen-aziak.

         Argi-izpiz jo ditu egunsentiak.

         Toritzute. Erein itzazute ildoetan».

 

 Eta nik eta zuk Amandreari

 txanpon batzu eskeintzen errukarri.

 Lotsakizun!

 Gure Amandre ederra

 ederra baña meyarra

 ura bezin argal, auskorra

 eztabil nere ta zure diru-zun.

 Barrenari, bai, barrenari

 dio eskea, nere ta zureari

 eta ez sakelari

 nere ta zure sakel zekenari.

 Orrexegatik dabil eskean

 mendiz mendi ta kalean.

 Eskean.

 

         «Eskuotan. Bai. Eskuotan.

         Eskuotan dagoz itxaropen-aziak.

         Argi-izpiz jo ditu egunsentiak.

         Toritzute. Erein itzazute ildoetan».

 

 


inprimatu