inprimatu
Astuan kejia
Izenburua:
Astuan kejia
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
76-77

Astuan kejia

 

T. Etxebarria

 

 Astua zan, bein baten,

 Jainkuen aurrian,

 bere kejia esaten

 gizonan gaiņian.

 

 Onek ba, gatxizenak

 astuan lepoti,

 ta eskolan azkenak

 asto-belarri bi.

 

 Gramatika apurtxo bat,

 premisak eta ergo,

 asmatzeko guzurrak

 biar bada obeto.

 

 Gaurko Giza-mundun

 balitza letz dana;

 ta astuan zuzentasun

 fiņa, berriz, kaka!

 

 Zenbat Filosofia

 ez ditugun asmau,

 lenak eusten barria

 gabe alkar guzurtau?

 

 Nola gure Etikia,

 geure obrekin bat;

 ta ez liburu gauzia

 eiņa bestientzat?

 

 Eta maietzian sasoiz...

 aldiz bai negarrez,

 ikusi al gaitu iņoiz

 pekatari barrez?

 

 Baiņa au ala be: noiztik

 astuon Jakintzak,

 kalte aundiņan ondorik

 kide auzokuentzat?

 

 Eta asarre ziņuan:

 —Kaiku orrek ba al daki,

 astuok zer ez buruan

 dogun erabagi?

 

 Ziur, beitu orrek sarri

 astuon egotiak,

 begira uste utsari

 baiņa asmuz betiak.

 

 Ta jakiņi'n al da, guk,

 euron ixillian,

 zer Metafisikatzuk

 erne ez kaxkarrian?

 

 Gu ankabikuen ondun

 bildotx zuri batzuk;

 guk ez degu iņor iltzen,

 ezta su-kiskalik guk.

 

 Ta ala, badogu itz bitan

 jartzen narru gorri,

 or zertan gelditzen dau

 gizon arru ori!

 

 


inprimatu