inprimatu
Goizeko belar
Izenburua:
Goizeko belar
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
53-54

Goizeko belar...

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Goizeko belar, garo artean

 intza dardaraz dago etzana,

 lur-eguzkitara biotz dana

 eder-argitze bete-betean.

 

 Bizidun guztia dator gora

 indar beroz, bideak betean

 aize eme, eguzki gozoan

 indar berrituz, ego-ikara.

 

 O!, ze itxaropen aize eme,

 ze, argi-loratze ze, iturri

 ze, biozkada ta, aupada eze,

 sormin hizian, dana eresi!

 

 Dana dator Iaungoikozko bidean.

 O, bai goraketa ikusgarri,

 lur biotzez gain eta, zeruetara

 maitezko arlo eskuragarri!

 

 Millaka biotz zabaldu dira

 millaka ego, millaka erle,

 millaka amets eta, lillura,

 poztasunezko zerutza bizi.

 

 Maitasun bideak dira bai,

 bizitzako itxaropen bide

 biotz-arloak, goraka, alai,

 ikututxo eder baten eske.

 

 Ta, bidertzetan loreak daude

 dei ixillean, maite ikaraz,

 noiz etorriko noiz, bere erle...

 kukulluz gain, eztiki, egaz!

 

 


inprimatu