inprimatu
Illunabarra
Izenburua:
Illunabarra
Sinadura:
Iņaki Olabeaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iņaki

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
28-29

Illunabarra

 

Olabeaga'tar Iņaki, F.S.C.

 

 Ikaraz il da eguna...

 Ikus zazu urrutian,

 eguzki gainberatua,

 Dizdiz apaletan,

 margozko laiņotan,

 ziaro ezkutatua.

 

 Or dator Illunabarra...

 Illunak egin du lana,

 lur-itxaso zabalean,

 estalki beltz-mee,

 polliki ta bare,

 ixillik edatutzean.

 

 Dana ager da ziaro

 aldatua. Ni luzaro

 nago arretaz begira.

 Biotza dut dardar,

 ezpaiņak irripar;

 barruan gogo lillura.

 

 Eliz-dorre luze ederra

 liraiņ, lerden agertzen da.

 Baso-ertzeko izaiak,

 aizek eragiņak,

 goi-luziagoak,

 txori aterpe egokiak.

 

 Illun...! etzera nagusi;

 orra agiri illargi.

 Zurbil, zillarrezko dizdiz

 baso, txoko beltzak,

 erreka zuluak,

 jantzi dira bere argiz.

 

 Malda bera ara ardiak;

 ixillune etentzale

 beren zillar txintxarriak.

 Polliki, polliki,

 dana dago geldi.

 Egun ta gauen pakiak

 ixillik dira egiņak.

 

 


inprimatu