inprimatu
Ni baņo len ere...
Izenburua:
Ni baņo len ere...
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
30-31

Ni baņo len ere...

 

Otsalar

 

 Ni baņo len ere

 beste batzuk zapaldu zuten lur au.

 Ni baņo len ere

 materiaren argi-leio ontatik begira zuten.

 Ni baņo len ere

 gauza suntzikorrak ikutu zituzten.

 Ni baņo len ere

 kezkaz larri-minduak ziran.

 Ni baņo len ere...

 Baņa, nere zainetan dabillen odol au,

 itzal izigarri ontan, nerea dut.

 Ni baņo len ere

 besteak izaki?

 Leza muņean

 itzal izigarri!

 Orrela izaki?

         Utzi nazazu.

 Neregandik libratu nai dut,

 ta, utzi nazazu osiņean eroria.

         Utzi nazazu!...

 

 


inprimatu