inprimatu
Argi oneko poema
Izenburua:
Argi oneko poema
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
10-17

Argi oneko poema

 

Aita Gandiaga

 

                                     (Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963)

 

 EMON NINDUN lurrak

 asperen bainindun.

 Dardaraz bizi naz,

 Azkartza'ko lertxun.

 Ta gero, baiņa noizbait,

 ta, udazken bat lagun,

 egoiak jasoko nau,

 aidez gora, zurrun.

 

 Ta gero, geroz gero,

 ta, Azkartza'tik urrun?

 ta asperen altu onen

 yoran bako oiartzun,

 lertxun edatu bat lez

 ta aideko edonun

 biziko naz dardara

 eta asperen-lurrun.

 

 ORMA ONDOAN larrosa-aiena

 lorez jantzirik ta usaiņez.

 Nire ezpanetan irribarrea

 iratzarri da atsegiņez.

 Alan eiteken inguma aratz bat

 lotatik jagi, eguntzez.

 Nire ezpanetan irribarrea

 iratzarri da atsegiņez.

 

 Musu gorridun larrosa apaiņak

 orma zaarraren ondoan.

 Ba-dira aingeru maitetsu edo

 jainkosa arraiak saldoan.

 Zer zoriona begiok aien

 taju gozo ta margoan!

 Ba-dira aingeru maitetsu edo

 jainkosa arraiak saldoan.

 

 Et'ezpanetan irribarrea

 ta itxaropena bidean.

 Larrosen jaiak lillura-argi bat

 biztu dau nire zerean.

 Lorez jantzirik ta usain gozatsuz

 t'orma zaarraren parean,

 larrosen jaiak lillura-argi bat

 biztu dau nire zerean.

 

 IKUSI DITUT, mendi- bidean,

 gaztedi-talde argiak.

 Argi-pausoak...

 Zantzo ta arago.

 Kolore ta argi biziak.

 Jerse gorridun, jerse...

 Jerse zuridun, jerse...

 Jersedun... Zenbat jersez

 ta zenbat kolore!

 Edertasuna jersez

 dator erromerira...

                         ...Ilusiņo-aide.

 

 ............................

 

 ĢErromeriak, pozezko deiez,

 ikutzen gaitu bidean.

 Ez dogu nai berandu

 iritxi gaitean.ģ

 

 Eta bideak, erromeriko

 bide maite ta gardenak,

 eta bideak luzatzen dira

 eta luzatzen yoranak.

 

 T'erromeria, pozezko deiz,

 ilusiņoak betean.

 ĢEz dogu nai berandu

 iritxi gaitean.ģ

 

 EGUN ZABALA eguzkiz.

 Zugaitzak zabu orlegiz

 Aizea landak igurtziz.

 Eta elaiak eta elaiak

 eta elaiak irririz.

 

 Eta garitza beillegiz,

 erlus-uiolak, urduriz,

 mari-gorrien aitzakiz.

 Eta txiritak eta txiritak

 eta txiritak txiribiz.

 

 Eta sasoi ta pozkariz,

 segalariak belardiz,

 arri ta burni-gorantziz.

 Ta arto ta babak landara-kondo,

 ta, alkarganako maitariz.

 

 Eta poxpoliņa, arrandiz,

 mokil ta ildoen ozkirriz,

 Ģbotan bostģ baietz ozenkiz.

 Ta ale gorriak gereziz ta ale

 ta ale gorriak sagastiz.

 

 Eta sanjuan-sugarriz,

 eskola-umeak, beresiz,

 zantzo-gurazko karraxiz.

 Eta langillez solo naroak

 eta bideak buztarriz.

 

 Eta kakoak zitoriz,

 milla zurizko mirariz,

 etxeko-andrak goretsiz.

 Ta Udara apaiņa ta uzta betea

 ta itxaropena baserriz.

 

 ZERUA OZTIN eta itxasoa

 urdin-orlegi ta zuri.

 Eguerdiko garai betean

 aide ta aidezko eresi.

 Sukarrieta-n ondar garbia,

 Mundaka-n urak lo-aldi.

 Bermeo-rakoz aize-oialdun

 ontzi labanak urduri.

 

 Liņuzko galtzak daroaz arek,

 gerriaz gora eguzki.

 Neskatxak apar-eunezko zerbait

 ta ale gorrizko gorantzi.

 Pozarren doaz urgaiņa apainduz

 eta ain jataz gustagarri,

 itxas-ertzetik agur dagitsat

 une eder onen Jaunari.

 

         ALDAPA ezean,

         Kanala eta Antzorak

         beti abantean.

 

         Bizkaia itxaso-zear,

         Bizkaia mariņela!

 

         Kanala eta Antzorak

         beti abantean.

 

         Kresal-usaiņa dabil,

         belardi ta zugaztiz,

         Bizkaia ezean.

 

 ALDI ONARI arri bat

 jaso gura neuskio

 pagadi aundi onen gerizpe gozoan.

 Orrien orlegiak

 baetutako argiz,

 ementxe dagoela

 ikusi gura neuke, nik neure arimari

 eskeiņi oi deutsadan anpor onen ondoan.

 

 Bedar igartueri eroritako aziz,

 iņurriak, emen-or eta sustrai zedenduz,

 baltz ederrez dabiltzaz

 zulo ta zirrikuz.

 Nik, barritz, opor eta,

 esku bete paperez, ementxe jesarri naz

 leen nekeak askotan eskatu deustan anpor

 muskildu onetan.

 

 Giroaren arira, larre-bei etzun au lez,

 argiari zabaldu naiako zearo,

 ta, atsegiņak artu nau

 gozoki, ta banauka

 aur bainindu, gauzeri

 berezko irribarreak

 t'olesak egiņez.

 

 Ezer ez dot egin egun onen alde

 ez barruan dodan poza irabazteko.

 Nunbait inguruan da

 gauzak edertuten

 deuskuzan aldi ona,

 ameseta aidea

 arimako barrunbe t'ertzetara igorriz.

 

 Gerora sarriago

 oneratu dedin

 —ta idarteko odoldi

 t'orbelen ganean—,

 arri bat jaso gura neuskio, oparri gisa,

 eguzki-pean datzan pagadi ixildutako

 itzaltsu onetan.

 

 Aldi ona egoak

 —ustegabeko ongille—,

 gorasarreen ama,

 ementxe nai zeunkidaz

 (nik neure arimari eskeiņi oi deutsadan

 anpor onen ondoan),

 yoranen gozagarri betiko zakidazan.

 

 MENDIRA DITU eraman

 —zerk?—, pozez bete, gazteak.

 Mendira ditu eraman.

 Bejon begie aizeak.

 

 Aldapan gorantz, Urbia-raiņo.

 Bejon begie aizeak.

 Mendira ditu eraman.

 Lillura-giro aizeak.

 

 Aien algara pagadi-bidez,

 aien ustezko usteak!

 Ai, amesetak iraun begie,

 bejon begie aizeak.

 

 Mendi ganean, bideak, beerantz.

 Mendian beera gazteak.

 Zerk mendi goien ganetik gorantz,

 zer eten zitun bideak?

 

 Ai, amesetak iraun begie,

 bejon begie aizeak.

 Aldatz-beerako pagadi-bidez,

 beera ta beera gazteak.

 

 Erroitegi-ko arkaitz leioan

 kua ta kua beleak.

 Gazteak azken-pagora dira.

 Begie lagun usteak.

 

 ILLARGI, zeruaren zeru bailitza lez,

         ta, iru torre aszeta,

         ekstasi ta ameseta,

         ziargi barrenez.

 Inguruan ixilla, kardabera-lorez,

 misteriozko giro samurraren onez.

 

 Illargi mintzunari erantzun bearrez,

         mendi ta baso-egiz,

         arkaitzak izla zuriz

         ta azpildura ubelez.

 Urkiak, mugaz-muga, zidar orbangabez,

 ta, argizta zabaldia ta aide zurrun batez.

 

 Ameluta gozatsuz egindako eunez

         —zentzumenen lillura—,

         ulezko geldidura,

         leku ta bazterrez.

 Ta gauaren egada oian-saillen gaiņez

 ta izarrei autsa kenduz, osiņen amorez.

 

 Orduaren goidura edegi t'ederrez

         begion goi-griņari

         ta antsi ase-gaitzeri

         eskubide emonez,

 aidera gura neuke, arranoen pozez,

 Jaunaganako bide aundi ta gardenez.

 

         BARRI EGUNA ta argi.

         Garbi gauzak oro:

         Zerua aundi t'ozkarbi,

         lurra zabal t'orlegi

         ta aizea maitero.

 

         Ta sentikizun bare

         ta unkiak edonun,

         ta aroen maitasarre

         ta Jainkoaren barre

         t'oņatzen oiartzun.

 

         Ementxe ta oraintxe

         nai neuke zoratu

         ta, kirkillaren pare,

         ego ta goratzarre,

         intza lez agortu.

 

 


inprimatu