Horatiren odak
(II'garren sailla)
Aita Onaindia
XVII. Mekena'ri
GAIA:Mekena gaixotia izan zan, beti ere. Plini'k dionez, etengabe euki zun
sukarra; goiztar ta garai aurretik zartuta, susmo txarrak joa ibilli zan
aldioro, kezkati ta malkotsu: eriotz bildur genun, alegia. Orati'k pozkario
pizkat eman dio olerki txukun onen bitartez; maite du ta maitasun ortan dirauke
il-ondoren ere. Noranai joan, araxe jarraitu dio oraiņarte; bai ta eriotz-
zorian ere: ontan ere bai, zuri jarraituko dizut, ez baita indarrik gu banatuko
gaitunik.
Cur me querellis exanimas tuis?
Zergatik nauzu zeure antziz biozkatzen?
Jainkoei etzaie eder, ezta neri ere,
Zu lenen iltzea, Mekena,
Dirdir ta euskai ene gauzen.
5 Ai, ene bizitz-erdi!, zu indar aurrekoak,
Ba'zaramazkit, zer dagi beste erdiak,
Neurri berdiņean, ez maite,
Ez oso bizi etzaizunak?
Egun ark ondamena dakarke biona.
10 Ez, ez nun nik etoi ziņ egin. Ba-noa bai,
Zu aurrez, ba-noa noranai,
Prest ni zurekin azken-txandan.
Ez su-kimerren atsak, ez, berbiztu arren,
Eun eskudun Gias'ek zugandik ni oildu:
15 Zuzen altsuak auxe du nai,
Auxe zaie eder Balbeai.
Aztak naiz Erensugek zakar ta bildurkor
Au jaiotz ordurako ni ikusi jaiotzen,
Bear bada Aker adartsuak,
20 Esperi itxas zigortzailleak,
Gu bion izarkia batean kakotzen.
Zu Jupiter jagolek zindun dirdaitsuki
Saturno'n eskutik erauzi,
Ta adur egalarl egoak
25 Geldiaz zitun, erri bilduak irutan
Zu, antzokian, txalo alaiz agurtzean;
Ta niri enbor eroriak
Burua kraskatuko ziran,
Merkuri'k mait ditunen zaintzaille dan Paun'ek
30 Bere eskoiz zartakoa ez ba'lit arindu.
Gerta zuk eskiņi t'opamai:
Artxo txaua nik nai larrutu.
Oarrak.13. Kimer suzko bidutzia zan, sugarra zeriola beti; leoi-burua zeukan,
auntz-gorputza ta irantsuge-buztana. 14. Gias, erraldoietatik bat, zeru ta
lurraren seme, Jupiter'ek, bere aurka jaiki zalako, Tartar edo su-leizan amildu
zuena. 17. Azta, Erensuge ta Aker, Zodiak deritxon izartegiko iru ezaugarri;
ezaugarri bakoitzari indar berezi bat ezartzen zitzaion aintziņatean, batez ere
norbaiten jaiotz-unerako: Azta, irailleko ezaugarria, izarki zori onekoa zan,
eta Venus'ek zeukan bere babespean; Erensugea, berriz, agertzorduan betarte oso
izugarria erakusten du, urrilleko ezaugarria, zori txarra dakarkiguna noski:
Gudu edo Marte'ren zantzua; Akerra, azkenez, Saturno'ren ardurapekoa, izar
kaltegarri ta bildurkoi, lotazilleko ikurra ta ekaitzak sortzen dituna.
Sarkaldeko itxasoen zigortzaille deitzen dio Olerkariak, eguzkia bada neguan
sartu oi da ezaugarri ontan, aro euritsu ta eraso biurriduna. Esperi bi ziran,
Itali ta Espaiņi; Grezi'tik begiratu ezkero, biok bait-ziran sarkaldera
jausten.
XVIII. Zeken Bati
GAIA:Au, gai arrunta zun Orati'k, arrunta ta atsegin zitzaiona; alare, beti
berri aren esku antzetsuan, egiz ta biotz-ondoz ta xeetasun ainbatez edertu ta
aberasturik. Pozarren bizi da bere eukian, ez gutxi ez asko: zentzu zur ta adin
argiak ditu ondasunik ederrenetariko. Ba-dauzka lur ondasunak ere Sabina'n,
etxe ta soro-arlo; ez du geiagorik nai, ez du iņor nekarazten etxaguntza ori
edatu bearrean. Zertako? Aldia egaz dioa: eriotza daukagu zain, albora eziņa,
arentzat naiz onentzat berdiņa. Ta bein il ezkero, eztu ildakorik urreak
berbiztuko.
Non ebur neque aureum...
Ez bolizko ez urrezko
Nire etxeak ez du gain-azpirik diztikor;
Ez, Imet-agarik ere
Ez dute ersten Apirka'n urrun mozturiko
5 Zutoiņak; ezta ez nion,
Nausigai ez-ezagun, Atal'i etxerik
Artu; andere zardaiņak
Lakoniar jantzia etzidaten eundu.
Ba-dut, baiņa, nik fedea
10 Ta olermen goria, ta aberats okiak
Ezeukian nau billatzen.
Jainkoak ez ditut nik geiegiz nekatzen,
Ezia altsua lar zigortzen,
Sabindar alorrekin bai-naiz zori ontzen.
15 Elkar-joz dabiltz egunak,
Ta eriora doaz illargi berriak.
Zuk, il-ur, aitzak lantzeko
Agintzen duzu ausart; ta, zupuz aizturik,
Etxeak dozuz jaso nai;
20 Ta, ur-ertzeko lurrakin ez aski aberats,
Bai oskar dagian itxas
Egiak okerrazten saiatu oi zera.
Eta zer, auzo-landetan
Mugak erroz erauzi ta zikoiz maizterren
25 Ertz-gaiņez jauz ba'dagizu?
Jaurti senar t'emazte; t'or daramazkite
Guraso-jainko ta aur loiak.
Baiņa aberatsak ere eztu, eskierki,
Beste jauregi-egoitzik
30 Orko lapurrak autu diona izan ezik.
Zer uste? Nolaz aurrera?
Txiro naiz bakal-seme, lur-azala iriki
Oi da bientako berdin.
Su-leizeko morroiak, urrez atzitua,
35 Etzun, ez, berriz itzuli
Prometeu txit maltzurra. Ark dauzka atzi Tantal
Arroa ta onen enda.
Onek, bada, dei egin, edo-ta deirik ez,
Txiroari oi dio entzun,
40 Eta nekeetatik oi du onez atera.
Oarrak. Eztitan jori ta atxurdiņetan aberats genun Imet mendia; aitz auek
uriak ziran geienik, arabegi urdin batzukin.4. Margo laruzko aitz auek
Numidi'tik zetozten.6. Atal III'garrena, odoletiko oiņorde bage il zan, eta
erromatarrak jabetu ziran aren aberaski joriz.8. Kitere itxas-aldean eta
Lakoni'ko urgaltzarrean purpur edo gorrikia, artillea margotzeko erabilli oi
zana.13. Bere adiskide Mekena dugu altsu au.21. Bai edo Baia erria,
Napoles'tik ego-sarkalderuntz. Puteoli'ri aurrez-aurre zegoan; ur bero ta
metal-iturritan ugari oparoa.27. Etxeak eta etxekoak zaintzen zítuzten
jainkoak; irudi txikiak ziran auek, lander eta beartsuenak geienez.34. Su-
leizeko ontzikaria, Karont.
XIX. Bak'i
GAIA:Oda ontan Bak maitagarri agertzen zaigu bere kutunentzat, baiņa izugarri
etsaientzako. Orati'k gizonki abesten ditu aren jainkozko gorapenak. Ninpa ta
Satir'i olertia irakasten ikusi zun bein; berak eusten die itxaso ta ibaieri,
kalterik egin ez dezaten. Diotenez, ziri-olerkietakoa dugu au, gerkarren
antzera taiutua.
Bacchum in remotis carmina rupibus...
Bak ikusi nuen nik arkaitz urrunetan
(Siņistu, gerokoak) bertso erakusten,
Eta Ninpak ikasten, ta auntz
Oindun Satir'ak belarri-zut.
5 Eue!, oraingo izuz zait gogoa dardartzen,
Eta Bak'en bularra betean da pozten.
Eue!, askets, Liber, asketsi,
Zeure tirsuz astun, lazgarri.
Kanta nitzake lasai Tiatar sumiņak,
10 Ardo-sorburu ta esne-lats ugariak,
Bein ta berriz miazkatu
Ezti enbor arrotiko.
Aizu zait zure emazte kantatzea pozkor,
Izar gain aipua, ta Penteu jauregia
15 Triskantz ez txikiz jausia,
Ta Likurgo'ren kaltea.
Zuk dauzkazu ibaiak teink, zuk itxas arrotza,
Zuk, mozkortua mendi gain urrutietan,
Suge-lokiz biltzen dituzu
20 Gaitz-ge Bistondarren adatsak.
Erraldoi talde etoia, zerorren sitaren
Aginterrira igonik zijola gorantza,
Zuk zenun Erreku itzul-az
Azkazal ta leoi ormazaz.
25 Dantza, joku ta jolas azkar ziņala be
Ta burrukan erneegi ez zioten arren,
Zu egoki zail zera ziņez
Pakez naiz gudaldi gordiņez.
Kerber'ek, irainkatu gabe, ikusi zindun
30 Urre-adar jantzia: leun isatsa igitu,
Ta Iru miizko aoz, joanik,
Oin-zankoak zizkitzun iku.
Oarrak.. Bakitar oiua, jainko onen jaupalemeak beuren barne-asazkaldietan
erabilten zutena.8. Tirsu, Bak'en zantzu, igun edo lantza txki bat zan,
untzorriz ta mahats-ostoz apaindua.9. Tiatarrak, Menade ta Bakante'tarren
antzera, Bak'en jaupal-mirabeak.14. Penteu, Tebas'ko errege; etzun onek nai
izan Bak'en omenezko gurtzarik beren aginterrietan sartzerik; tximistarri ņabar
batek ondatu zion jauregia.16. Trazitar Likurgo'k, edonitarren lendakariak,
mahasti guztiak ebakitzeko ta Bakantarrak atxilo artzeko agindu zuen, eta
Bak'ek, asarre bizitan, adimen-argi gabe utzi zun.20. Bistone, Trazi'ko
emakume bat, Bak'en mirabetzakoa.23. Erreku, erraldoien taldeko bat.Kerber,
iru buru zeuzkan zakurra, suleizeko zaindari.
XX. Mekena'ri
GAIA:Orati'k bere burua goraipatzen du, asmuz ta idurikizunez naro ta
txinpartatsu; illezkortasunak irri goxoz begiratzen dio. Mekena'k ez beza
negarrik egin, bera ilda ere: egazti egalari biurturik, ludiko lurralde guztien
gaiņez dabilke; iparrean naiz egoan bizi diranak, ondo ezagutu dute, ta bere
bertso ta olerkien bitartez, nainun txalotu ta goretcia izango da nocki. ĢEz
egidazu, Mekena, obirik jaso: alperrik litzake.ģ
Non usitata nec tenui ferar...
Egal oiez astunez, bi itxuran neurtizle,
Eguratsean zear jeikiko naiz trebe;
Ta ez naiz lurrean biziko
Geiago, bekaitzez gaiņeko,
5 Uriak ere utzirik. Ez naiz ni aituko,
Guraso beartsuen odol, ez naiz ni ilko;
Zuk, Mekena, diotsazun au
Ez du Estigi-uiņak ertsiko.
Bai, bai, nire bernetan larru latza dager,
10 T'egazti zuri zait soin-goialdea bior,
Ta bizkar-atz-erpiņetan
Luma arin leunak zaizkit sor.
Bai, Dedal'en seme Ikar baiņo azkarrago,
Ikusko ditut Bospor'ko ertz ulutsuak,
15 Ta, txori kantari, Getuldar
Aretzak eta ipar-soroak.
Kolko'k, ta Marsa-saillan izua estaldu
Oi dun Dak'ek, ta Gelon asauk naukete ezaun;
Neri dit ikasko espaiņar
20 Oitu ta Rodano'n dedanak.
Bioaz ut nigandik ii-erosta utsalak,
Negar-ixurtze ez aratz ta intziri geldoak.
Galga oiua ta utzi saiets
Obi-dedu alperrikoak.
Oarrak. .Estigi zingira, su-leize biran zazpi inguru egiten zituna.13. Ikar,
Dedal'en semea, Kerete'ko biurgune itsutik egoekin irtenda, itxasora erori
zan.15. Getuli, Apirka ipar aldeko zati bat; emen aurkitzen ziran Sirte edo
aretza aundiak, Libi'ko itxas ertzeruntz oso arriskutsuak.17. Marsatarrak,
Itali erdirantza bizi ziranak, oso bildurgarriak batez ere guda-
liskarretan.18. Dakitarrak Europa'ko eskitiar bulartsuak ziran; Gelondarrak,
ordea, Asia urrutikoak.