Bost maitasun kopla
Kepa-txiki
I
Ezkongai ziranean
maitasunaren izena
eurakin egoan,
egun aretan biak
ziran zorionean.
Pitxi eder polita
eukan neskatxak
bular gaiņean
dotore jarrita.
Larrosa bat zan
txarmangarria;
arantzarik eukanik
etzan konturatzen
mutillagan pentsatzen.
Gaur arri-gaztelu bi
orra lurra jota.
Pitxi txarmangarria,
larrosa gorria,
orri guztiak lurrera eroria.
Olaxe da bizitza:
desengaiņu garratza.
II
Goizaldeko
argi erdi illunak
zeru barea urratzean
nora doa ain arin
zelaiak zear
nere maitea?
Artzain neska antzera
mendi jantzia daroa,
esku batean pegarra
bestean loretxo bat,
zirimiritan diz-diz
oso polito moņoa.
Eguzkiak argi osoa
zabaltzean,
ispillu eder bat dirudi
bere aurpegiak,
ezpaiņak lino usaiņa,
eztia gorputz osoa.
Artzain neskatoa,
nere baratzean dituzu
nai aiņa larrosa;
ordez emoidazu
ur garbi preskoa,
baiņa... biotzekoa.
III
Arin arin,
txukun txukun,
aingeruen pareko,
neskato bat ikusten dot
goizean goizean
iturrira bidean.
Baiņa gaur triste doa,
goibel neskatoa.
Ez doa ur billa,
ez lorak biltzen,
ez mitxeleten atzean...
kilikilien bat
nunbait biotzean.
Iturriaren ondora
aingeru bat agertzen zan
neskatoakin itz egitera.
Uxo bikotxak balira lez
egiten eben itz eta ames.
Aingeruak etzirudin zerukoa
eta neskatoa..., lurrekoa.
Baiņa gaur triste doa
goibel neskatoa;
aspalditxoan ez da entzuten
aingeruaren berbaroa.
Gazteak alkarren atzean
kilikiliak biotzean,
gaur alai, biar triste
ba-da munduan amaika naste.
IV
Gabaren erdiko
izar begirari
eta marmalari...
Zuen aspaldiko ipuiak,
argi-ipui ixillak,
ai! ez dira misterio
nere biotzarentzat.
Zuen izketa eta koplak
maitearen aurpegian
ikasi ditut danak.
Gauero naukazue begira
zuen argi dardaraz
nere begiak ase arte.
Maiteagan pentsatzearren
zaituet begiratzen,
eta Zuei begira
bera daustazue gogoratzen.
Orregaitik gau ixillean
sarri zaituet begiratzen,
V
Adiskide maite,
negarrez zagoz!
Egizu, bai, negar
ixil illunean.
Adoratzen dogun
maitea iltzean,
ai! pena siku!
biotz erdia
ilten yaku.
Adiskide apal bat
besterik ez nozu,
baiņa itxi egidazu
negarrean laguntzen.
Negarrean laguntzen
eta illobi gaiņean
otoi egiten,
eta
malko bat
laztan bigun bat
larrosa bat jartzen.
Itxi egidazu negar egiten.
|