inprimatu
Kai aurrian
Izenburua:
Kai aurrian
Sinadura:
Iņaki Olabeaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iņaki

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
46

Kai aurrian

 

I. Olabeaga

 

 Bizitzaren ertzian

 daukat nere batela,

 lokarriz lotua.

 Zu irrikaz, zai ta zai,

 etorriko ote ziran

 nere ontzitxura.

 

 Ondartza ixillian

 ez zaite, arren, egon;

 zatoz, bai, barrura.

 Arraunatu dezagun

 biok sendo, indartsu.

 Gauzen itxasura.

 

 Guazen oso urruti,

 txit urruti; begiak

 lurra galdu arte.

 Ura, zerua... ta zu

 nerekin, bateltxuan.

 Orixe dut maite.

 

 Zurekin ez bait-dago

 ekaitzerik, eraman

 ezin ezakenik.

 Lotan egonik ere,

 danen Jabe zerala

 aitortzen dizut nik.

 

 Zurrunbillo, txaramel,

 itxas asarre beltza...

 ez dizuet bildur.

 Daramadan lagunak,

 biurtzen nau ziaro,

 indartsu, bioztun.

 

 Itxas zabal erdian

 gaua bait dala motza;

 eguna luzia.

 Goian, zillar dirdaia

 gauez; egun osoan,

 eguzki argia.

 

 Zureganako detan

 irrika, eztitu zait.

 Iraun nerekin

 beti. Bare, ozkarbi,

 zeru azpi urdiņan,

 illargi bizi dedin.

 

 Itxoin egun-senti...

 Gaur berandu etorri;

 illuna luzatu.

 Itxaso, zaude geldi...

 Kolokatu polliki...

 Jauna ez esnatu.

 

 


inprimatu