inprimatu
Erio'ren pesta
Izenburua:
Erio'ren pesta
Sinadura:
Kepa Goikoetxea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Kepa

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
43-44

Erio'ren pesta

 

Goikoetxea'tar Kepa

 

 Sega bizkarrean ta izara bat jantzki,

 Ez aute ondo ikus nai, baizik danak gaizki!

 

                     * * *

 

 Jaio berri diranen umeen seaska,

 Amatxok gordetzen dik, ernai zeukak kezka...

 Laztantxo guri ura etzaken izutu,

 Ire irudi itxus ondotik uxatu!

 

 Sabelean azia maitasun oiñazez,

 Nolabait ateria aragi urratzez...

 Ta, orain iri eman, erio, ikusteko?

 Naizta ik orrela nai, etziok uzteko!

 

 Gogai utsez begiak malkoz lausotuak

 Seaskaruntz zoazik larrika besoak...

 Ire beta-zuloak ez ditek ikusten,

 Ta amaren antzirikan ez ere nabaitzen.

 

 Jarteak ere itzul egiten dik larri

 Ireko besarkadei bai-ziok igarri...

 Bizi egin nai ditek, biziaz gozartzen

 Ta irekin ez ditek nai ibilli jostatzen!

 

 Amak esaten ziek etxetik joatean:

 «Kontuz ibilli zaizte txaide ertzean!

 Beribillak bestela zaitue atxituko,

 Ta eriok segarekin lepoa moztuko».

 

 Ara gizon ez-jakin eta jakintsuak,

 Iri aurka egiteko, guziak batuak!

 Kementsu ari dituk i nola galduko

 Naiz eta eurak jakin ez autela autsiko.

 

 Gudari-buruk ere, mutillak bota arren,

 Eurak ire itzulka dituk ibilliten!

 Erio maite ditek, baiña besterentzat...

 Lurraldeko bizia nai ditek berentzat!

 

 Agure bizar txuri ta ajez betea...

 Igandikan nai luke pakean uztea.

 Billobatxoen abots eztitsua entzun

 Ta ez, ire eskutik, beste mundura jun!

 

 Lekaimetxeetako Josu'n Emazteak,

 Lurrean bizi diran zeru maitaleak,

 Bularrean miñikan ba'dute nabaitzen,

 Sendagilleei laster ziotek deituten.

 

 Nolatan izan eike orren biotz gogor,

 Oiñaze ta negarrei eiteko entzungor?

 Nolanaikoa ez dek, ez, ire almena

 Bulartsuenai ere kentzeko kemena...

 

                 * * *

 

 Sega bizkarrean ta izara bat jantzki,

 Ez aute ondo ikus nai, baizik danak gaizki!

 

 


inprimatu