inprimatu
Barnean iturburu
Izenburua:
Barnean iturburu
Sinadura:
Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
20-22

Barnean iturburu

 

Gaztelu

 

                                                               (Lizardi gogoan)

 

 Urrun da igaroa. Urteka ugari

 sagarrondoak jalki ditu udari. (1)

 Urrun dira bei-Amerika zabalde,

 gaucho ibildarien izarrarte.

 Itxas gaindik bego oroipen-lorratz,

 beingo neke, atsarte, lagun aratz.

 Ibil-miņa aseta, egalak bilduz,

 nerera naiz barneak ala aginduz;

 amor egidan, beude itxas, legorrez,

 izarrez izar mugarri jarion-amets.

 

 Aspaldi nai izan eta, orain zurean

 nago, Lizardi, mendigain egalean.

 Igoa nauzu aldapa gora belazez

 zuk len bost bider egin gurdibidez:

 loreak lagun, urdin, more, orixka,

 aize me-leunaz bidean neri agurka.

 Ezker, eskuin, osto berriz jantzita,

 gaztain, aritz, piņu, pago pertxenta;

 lerdenenik lizar, alako olerkari

 biotz-begidun ziņenan oroigarri.

 

 Udalen da! Eurite ondoko goizaro,

 zozoa kantuz bai eta birigarro.

 Orain arru-beetik ur-otsa dator

 oiartzun, irudikizunez sabel-izor;

 begi-belarriz barnera ditut biziro

 ain biotz-begitan zenitun urtegiro:

 otalore eziņegona, sagasti gazte,

 kilker olerkari, irusta-talde;

 urrezko itxaso, baso itzal-ontzi,

 eta bide goenean ondar bat gori.

 

 Zure neurtitz zaarren arribizi

 eder zaio ederrak minbera naun oni.

 Zurean berriro —luzaroz ixil egona—

 erne zait urbegi oparo dariona.

 Etzan ez agor, neronek oar ez oar,

 aopean ari zan goiz ala iņular.

 Bego ekaitza, illuna ere bego,

 argian argi betor ipar ala ego;

 gaurdanik, ene lur mami oni adizur,

 barne-egian urbegi ixuri dixur:

 

 ur bizi

         ur apal

                 ur jori

                         ur jaukal...

 

 Amets egin dut nigan iturburu

 dariola argidirian leņuru:

 bazterrik bazter kantari badoala,

 ariņ ala geldi nai dun bezala;

 izarren bide-lagun besoz beso,

 batean mear bestean nasai urlepo.

 Berenez garden, eta joanez ortzadar

 nabari du barnean ozkirri, zoar;

 ain eder ere, odei, etxe, baratz,

 jantzi-erantzi dirdira ditu aberats.

 

 Oi lur! oi lur! jaioterri nerea,

 asaba zaarren bizitegi berea:

 mendi baso, itxas, laņo, ibar,

 baratz, soro, lore, osto, ipar...

 zoazte kantari iturburuan barna,

 orok gerora billa dezaten aztarna.

 Emen zurean, argi, amets bero

 jalki zenitun, Xabier, goiz-arratsero.

 Emen berean —adur onari baletsa—

 bekit ekarkor barnegiroaz ametsa.

 

 (1) Igali, zitu. Ikus ĢOņati'ko idazkiģ batek diona: ĢOrobat ardaoak izan biar

 dau matsaren uragaz eginak, eta ez madari, sagar edo beste udariren baten

 uragaz eginakģ.

 

 


inprimatu