inprimatu
Bost bizitz ozpin
Izenburua:
Bost bizitz ozpin
Sinadura:
Kepa Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
76-80

Bost bizitz ozpin

 

Kepa-Txiki

 

               I

 Dana txuri, dana baketsu,

 edurra, ixilla...

 Ixil ordua dozu.

 Sukaldean aitona zarrak

 goxoki «ator, ator»,

 kanpoan, zeruaren malko-zuri,

 edur malutak mozkor.

 

 Suaren argi ondoan

 amona illobak

 kontu-kontari;

 mendian edurra,

 olerki txuri,

 kilikin samurra

 biotzari.

 

 Eleiz torre erniñean

 joaleak deadar,

 siñismena dar-dar.

 Aize-zotin luzea

 baso-zugaitzak zear...

 Edurra mara-mara,

 barru ikara.

 

 Aiton zarrak «ator, ator»,

 edurra dantzari, mozkor;

 Amona kontu-kontari,

 joaleak dilindari;

 Otza, sukaldeko sua

 etxean degu negua.

 

               II

 Nola basoan orbelak

 aizearen pentzuan,

 alaxe gure urteak

 eriotzan eskuan.

 

 Umeak gizontzea nai,

 gazteak bere

 gaztaroa betikotzea,

 zarrak besterik ezean

 zaar gelditzea.

 Guztiak nai bizitzea,

 iñork ere ez iltzea.

 

 Egun aren bildurra,

 gau baltzaren ikara.

 

 Izan ere zer da ura?

 

 Entzunak gor,

 eskuak gogor,

 otz gorputza,

 geldi biotza.

 Zerraldo beltz bat,

 oiñots astunak,

 eresi illunak,

 illetak, negarrak,

 ta azkenik

 auts apurrak...

 Bildurra, dardara,

 gau baltzaren ikara!

 

               III

 Jaun zabal, bizar zuri,

 goien estalgarri...

 Begira naukozu,

 begira ameslari...

 Mendi santuak, osasuntsuak,

 trinko ta sendo

 zeru ziñaldari...

 Ibarrak luze ta baltz...!

 

 Aitor zuri, zatoz beera!

 Goiak garbiak dituzu,

 beeak, ordea...

 beak pekatari.

 Mendi gaillurrak

 jainko-ispillu...

 uriak: baltzak,

 infernu-atari.

 

 Jatxi zaite goietatik,

 Edur orbanbagea...

 Estaldu, zuritu,

 erri baltz-itsusiak,

 estaldu infernu-kiratsak.

 zure mantupe zurian

 gorde egizuz

 gizarteko pekatu-otsak.

 

 Azalez, besterik ezean,

 zuritu gagizuz...

 Illobi zuri gaitezela

 anai txikieri lotsaririk

 emon ez dagioegun.

 Edur zuria, erren,

 jatxi be aldera

 Jauna erruki dakigun.

 

               IV

 Negar jaiotzean,

 negar gaztaroan,

 malkoak zartzaroan...

 Aztertu mundua,

 zirkillu guztiak begiratu...

 min etsia, min sakona,

 baiño ezin aurkitu.

 Zer da gure bizitza?

 Alaru garratza,

 jaiobarriak asiera

 il-zoriak amaitza.

 

 Itxasoan ara nun

 sortu olatua,

 burua laister jantzi

 bitsez apaindua;

 bare-bare une baten

 dabil itxasoan...

 Baiña, laister aizeak

 arin nun daroan,

 eta ezerez biurtu

 itxasertz gogorrean.

 

 Zerbait dalako bitsa,

 jaioaz batera

 ezereztuten dan olatua,

 iges doan aizea...

 Ez dogu besterik

 gizonon bizitza.

 

               V

 Mendiak gorriztatzen

 asi diraneko

 nere anima ba-dator

 oiñez eta penitentziz.

 Kurutza sorbaldan,

 kateak arrastan...

 Argi naia ezpaiñean,

 pake egarria biotzean...

 Izerdi ta neke

 izketa ixillean.

 

 Nere anima mendian gora...

 bidea luze, bidea neke,

 aldatz gorria.

 Nere anima egon-eziña,

 biotzean gorroto gordiña;

 gaitz izkutu batek joa,

 izketan dijoa:

 izketa ixil ta goibela,

 eguzki eta mendiekin,

 arkaitz eta basoekin.

 

 Basoak zear mendian gora

 gabaren argia nun aurkituko;

 mendi-soloek, baiña,

 legor gogaikarria!

 Bideak odolez bustita,

 zerua asarre biziz illun

 gorroto baltzez jantzita.

 Etengabeko gau bildurgarria!

 Mendi gaiñean bakerik ete?

 Eta gaillurrean bere kurutzea.

 

 Odola, gorrotoa, kurutza...

 Nekea, katea, eriotza...

 Nora-ez gorria...

 Orra, anima, zure bizitza...

 

 


inprimatu