inprimatu
Giro illetari
Izenburua:
Giro illetari
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
47-48

Giro illetari

 

Otsalar

 

 Txoriņoak kantari

 goiko sagastian;

 frutuak erne dira

 loren biotzian.

 Udaberria antzo

 mundu zabalian...

 Illet'otsa auzoko

 eleiza kanpaian...

 Baserri bat autsita

 egi-gurenian.

 

 Izaga ideki bat

 zabuka aizian,

 eten-une nabariz

 urtien zorian.

 Len baso alaia zan

 orko piņadian,

 t'orain tristura dabil

 lurran azalian

 ta aintziņako denboren

 oroitza-miņian.

 

 Alkarturik anaikor

 aritzan azpian

 lenago mintzo ziran

 izkuntza batian;

 orain bere gomuta

 galdu biarrian...

 Indarra beti nausi

 munduko legian...

 Illunabarra dator

 gure parajian.

 

 Untzez estalitako

 orma zaharrian

 lauburu ta gurutza

 leioan gaņian;

 atai aurrekaldeko

 intxeur igarrian

 txorikumak dabiltza

 ega laburrian...

 ta udazken giroa

 inguru latzian.

 

 


inprimatu