inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
88-94

Horati'ren odak

(II'garren sailla)

 

Horati

euskaratzailea: A.O.

 

VI. Septimi'ri

 

 GAIA:Irudi danez, alkarrekin gudari ibilliak dira Orati ta Septimi; bizi-bizi

 alkar maite zuten. Septimi, ordea, berriz ere guda-zelairako gertu dago; naiz

 Kantauritarrak azpiratzera, naiz Libi'ko ondar gorrietara, pozik joango

 litzake. Ezetz diotsa Olerkariak, oda arin onen bitartez; Tibur aldean naiz

 Tarento'n askoz obeki emango du zartzaroa. Berak ere an iltzea opa du, ta

 gorpua adiskidearen malko beroz ezotua ikusi.

 

                         Septimi Gades aditure mecum, et...

 

               Enekin, Septimi, Gades'a ta Kantauritar

               Gure uztarrik iņoiz ar ez dutenetara,

               Naiz mauri-uiņak beti borbor diran lurrera

                       Ziņoiakezan ori:

 

           5  Tibur bekit leun, argeu'tarrak irasia,

               Ene zartzaroaren atseden tgkia;

               Bekit, bai, ene itxaso, lur ta gudatiko

                       Naigabe-lorren muga.

 

               Balbe etsaiek galazi ezik, ardi illetsuk

         10  Maite duten Galesi ibaira noake;

               Bai ta Palant Lakoni'tarrak mende zeuzkan

                 Lurralde zear ere.

 

               Ezer ez aiņa irrika dut lur-zokondo ura:

               Eztik eztagio an Himeto'ri amor,

         15  Ez eta Venapro'ri oliondo orleiak

                       Ez diote ezer zor.

 

               Luze duzu an uda berri; negua illaun,

               Jupiter'ek emana; ta Bak ugalkorrak

               Eder dun Aulon'i ez dio bekaitz-miņik

         20  Falerno'ko mahatsak.

 

               Bakartegi ta muiņo atsegarri auek

               Ar nai zaituzte enekin: ta an bustiko duzu,

               Zor-malkoz, olerkari adiskidearen

                       Autsa, bero, pilpiltsu.

 

 Oarrak.—1. Gaur Kadiz; au da, lurbiraren azkena.— 2. Batez ere Bizkai ta

 Gipuzkoa, eguno, osorik beintzat, erromatarren niende egon etziranak. Aien

 uztarria onela zenun: ate antzeko bat, lurrean sarturiko taket bi alboetan eta

 auen gaiņean beste bat. Emendik igaro-azten zituten azpiratuak, su-izkillu ta

 gudari-jantzi gabe.— 10. Itali-egoaldeko ibaia.— 14. Himeto, Atika'ko mendian,

 ezti goxoa ontzen zuten erleak.— 15. Kanpani goialdeko mendiska, oriotan

 ospetsu.— 19. Tarento inguruko muna.

 

VII. Ponpei Varo'ri

 

 GAIA:Zorionak damazkio Orati'k bere adiskide Ponpei'ri; au, luzaroan, gudari ta

 arrotz ibillia baitu. Bego, onezkero, bere ondoan atsedentsu, jan-edanari

 emana. Zeinbat arriskutik igestu ondoren, egoki zaio egonaren goxotasuna.

 Eskein Tzeu'ri oturuntza agindua; ez ager mukertsu ardoa edatean, ez gantzukiak

 ixurtzean. Nork eundu guri buru-ustaiak? Jazckun pozkor ontan josta gaitezen

 neurri gabe.

 

                         O saepe mecum tempus in ultimum...

 

               O Ponpei ori, ene maiteetan aurrena!

               Nerekin bizitz-azken-urbil sarri izana,

               Bruto buru zalako gudaldi aretan:

               Nork biur zaitu berriz, erromatar ori,

 

           5  Aberri-jainkoekin Itali-zerura?

               Zurekin ez al nuen edanez laburtu

               Luze zaidan eguna, koroez burua

               Ta Siri'ko igurtzikiz adatsa dirditsu?

 

               Zugaz nintzan Pilipo'n, eta iges nik azkar,

         10  Soin-beso-babeskia itsusi galdurik;

               Adore ta indar gabe, aurrenen izanak

               Lur-gaiņa jo bait-zuten okotzez, laidorik.

 

               Baiņa ni, ikarakoi au, Merkuri ariņak

               Ganduz eraman nindun etsaien erditi;

         15  Zu, ordea, itxasok uin irakiņez murgil,

               Gudara zinduzan, ai! berriz ere itzuli.

 

               Biur, ba, Jupiter'i orrits agindua,

               Ta jar ene ereiņotzpe saiets guda luzez

               Aunatua; eta ez asketsi upelik,

         20  Zuretako aspaldi axolaz gorderik.

 

               Masik azkorreko usul jaiki-lauak bete;

               Maskor arruetatik ixur gantzukia.

               Ustaiak atontzeko nork du ardurarik,

               Api ezkoz edo-ta mirtuz nork apaindu?

 

         25  Nor du Venu'k aukerako edari-epaille?

               Enaiz ni edanean iņolaz izango

               Edoniarrak bezain ere zuhurrago.

               Samur bait-zait irrits au, laguna itzultzean.

 

 Oarrak.— 3. Pilipo'ko burrukaldira baiņo lendik ere, Bruto'ren gudarozteak

 saiorik asko egin zitun; an zan gure Orati ere.— 8. Lateraz Malobathrum

 deritzaion gantzuki au India'ko zingiretan suster bage sortzen diran ostoz

 egiņa zan.— 13. Merkuri, joare makurraren aita, olerkarien babes-lagun.— 18.

 Ereiņotz-aben bat eukan nunbait Orati'k bere etxe ondoan.— 21. Bi kirtendun

 edontzi aundia, oso egoki ta artez egiņa.— 27. Nesto ta Estrimon bitartean

 dagon Edoni edo Tratzi errikoak, edalari amorratuak ziran.

 

VIII. Bariņe'ri

 

 GAIA:Oda txairo, egalaria duzu au, gerkar olerkariren baten antzera osatua.

 Orati'k, eskertsu ta pipermiņez goratzen du jauregitar emakume gordin baten

 biziera. Bariņe gerkar izena damaio, baiņa diotenez, alako Jule Bariņe,

 Erroma'ko sendi ezagunekoa gendun.

 

 Ulla si juris tibi perjerati...

 

               Iņoiz etzazu izan, itz origatik,

               Ezeren kalterik, ene Bariņe;

               Ortz bat beltz itzuli, naiz atzazkal bat

                       Zuri motz biur:

 

           5  Siņistuko nizun. Baiņa anker ori,

               Ziņitzez burua lot duzularik,

               Ederrago zaitut, ta gazte denak

                       Dabiltz kezkarik.

 

               Laket zaizu aman auts estaliak

         10  Gezurtzea, naiz gau-itzal ixilak,

               Naiz zeru osoa, ta ango jainko

                       Eriotzgeak.

 

               Venu'k irri dagi, au ikusiaz;

               Bai ta Ninpa zalu ta Kupidu'k be:

         15  Au beti ari da odol-errotan

                       Gezi-txingartzen.

 

               Zuretzat azia da gazte oro,

               Morroi-sail berri; ta len-maitaleak,

               Maiz zemaitu arren, ez dute utzi nai

         20          Andre gaiztoa.

               Amak beren txikiz bildur zaizkizu,

               Bildur zar ta neskatx ezkon-berriak;

               Zure ago-atsak senarrak ostu

                       Bildur dituzu.

 

 Oarrak.— 3. Antziņatean uste zutenez, agin bat naiz azazkal bat loi edo beltz

 agertzea, gezur naiz aņena naiz iruzur baten ezaugarri zenun.— 6. Norbere

 buruagatik zin egin oi zuenak, ortarako beartua gelditzen zan, eta naitaez bete

 bear zuen emandako itza.— 14. Gezur ta ziri-sartze oiek etzaituzte zu

 ikaratzen, Venu'k eta Ninpa'k eta Maitagarriak irri ta par baitagite. Kupidu,

 ordea, atergabe ari da bolu-ardatz odolduan gezi istatsuak zorroztzen.— 21. Au

 dala-ta, ikara dira noski amak, zar zikoitzak eta andre gazte ezkon-berriak.

 

IX. Balgi'ri

 

 GAIA:Aldiaren aldakortasuna gai arturik, naiko negartu duela diotsa Balgi'ri

 Miste aurraren eriotza. Ortzia ezpaitago beti euritan, ezta ur-zabaldia beti

 naspil. Omer'ek edesten ditun illeta guren aundienak ere, etziran betikoak

 izan: Nestor'ek etzun betikoz eiagoratu bere Antilok gaztea, ezta Piriamo'ren

 alabak ere beuren anai Troilo. Naitaez gerta-bearra dana gura izatea,

 zuhurrarena omen. Balgi au kontsul izan zan J. K. aurretiko 12'garren urtean;

 olerkari bezela illotsak eta negar-bertsoak biribildu zizkigun; sendakintzaz

 ere idatzi zuen.

 

                         Non semper imbres nubibus hispidos...

 

               Alor sasiz josira ez daror euria,

               Balgi adiskidea, etengabe goitik;

               Aize-jotze ezberdiņak eztu aldioro

               Kaspi'ko itxas-azala zakar zirimoltzen;

 

           5  Armeni'ko ur-aldeak ez diraute illik-il

               Izotz setatiaren azpiko maindire;

               Gargano'ko arteak ez du beti ipar-lan,

               Ezta zumarrak beti alargun ostotan.

 

               Zu beti zagoz Miste ostuari oiuz,

         10  Bertso goibeletan; ez zaitu maite-miņak

               Uzten, ez Artizarra lerden jaikitzean,

               Ez euzki-galdak jota iges uxatzean.

 

               Aita iru aldiz zarrak etzun, alaere,

               Antilok maitea urte anditan negartu,

         15  Troilo aurra ere ez zuten beti malkotu

               Aren guraso eta prigitar arrebak.

 

               Utz, bada, zinkurin ta espa iru melingak,

               Ta abes ditzagun August Kaisar'en egintza

               Berriak; ta Nipate leitu ta Medo ubel

         20  Enderri garaituei bidez itsatsia,

               —Iskanbil gutxigotan zapart dagitela—,

               Ta gelondar ozteak muga izentatuan

               Dabiltzela, lur-zelai medar ertseraziz.

 

 Oarrak.— 4. Kaspi au zingira aundi bat duzu, Asia aldean, beste itxasoekin

 artu-emanik, agiriz beintzat, ez duena.— 5. Armeni au, berriz, Asi Txiki'tik

 Kaspi itxasoraiņo edatzen da; mendiz inguratua dago, ta eguraldi guztiz otza

 geienik.— 7. Gargano, Apuli'ko mendia.— 9. Miste, jopu-izena arri-idazkunetan.—

 13. Nestor, Troia'ko arresi azpian il zan Antilok'en aita; larogeta amar urte

 bizi izan zan.— 15. Piriamo ta Ekuba'ren semea, Akileu'k erail zuna.— 19.

 Nipate ta Medo, Armeni'ko ibaiak.—22. Gelondarrak, ots, Tanais sorkaldeko

 sarmatar erriak.

 

X. Likini Murena'ri

 

 GAIA:Zori on naiz txar, ein berdiņa zaindu. Bizialdi ontan onela jokatu bear

 dugu, alegia. Itxastarrak zer dagiten dakar gogora Olerkariak, irudi bizi-

 liraiņez: galzoriari bizkar eman ta zigur irautzeko, eztira aiek itxas zabalean

 lar sartzen, ezta ertzeregi urbildu ere. Beraz, gizonak ez du ibilli bear ez

 goregi ez sakonegi; erdiko bide dirdaitsutik baiņo.

 

                         Rectius vives, Licini, neque altum...

 

               Zurrago zenbilkez, ene Likini!

               Beti itxas aundiri aier gabea,

               Edo, ekaitz izu, geiegi ikutuz

                       Urertz gaiztoa.

 

           5  Erdi-bide izpitsuz doan edonork

               Eztu izango sapai zar atsiturik;

               Ezta ere, zugur, iņarts lezaken

                       Jauregi autik.

 

               Ler zutiak geigo aizez dardartzen,

         10  Dorre eskergak zarta aundigoz jausten,

               Tximistak maizago mendi garaiak

                       Ditu zauritzen.

 

               Gaitzean ditxaro, ta zori obez

               Bildur duzu biotz ongi gertua,

         15  Jupiter'ek negu motza dakar gaur

                       Ta biar uxa.

 

               Orain gaizki arren, ez beti orla;

               Apol'ek esnatzen kitaraz iņoiz

               Musa ixila, t'ez du beti gezitzen

         20          Ustai urtika.

 

               Larrialdi oroz idor ta kementsu

               Ager zaitez beti; ta zeuk, zugurki,

               Aize leunak jorik, dituzu ulduko

                       Oial puztuak.

 

 Oarrak.— 1. Likini Murena, Prokulei'ren anai ta Mekena'ren ezkon-anai dugu,

 Kikero'k ere sarri eipatua. Bigarren sail ontako bigarren odan berautaz jardun

 gendun. August Kaisar'en matxiņadan esku arturik, an il zan.— 15. Neguak Izadi

 osoa ederrik gabe jartzen du.— 18. Apol, Jupiter ta Latone'n semea, Olerti ta

 Ereserti'ren jainko zenun.— 22. Gizon begiratu ta umoak, bizitzako gora-berak,

 ibar-muiņoak, neurrira ekartzen jakin bear du.

 

XI. Irpin Kintzi'ri

 

 GAIA:Kezka ta ardurak auzo utzirik, bizialdiak berekin dakazkigun poz-atsegin

 alaikorretan murgil gaitezen. Etzaite berri-zale izan; etzaite geiegi saiatu

 bizitzako gauzetaz. Adin lilitsua iraizean dioa, ta atzetik datorkigu, itzal

 gogaikarri antzera, zartzaro aula. Lorak ere, erneala erortzen. Illargiak bere

 gora-berak ditu. Zergatik, bada gogo-kezkatan? Buruak arrosa-ustaiz usaintsu,

 edan dezagun naitara.— Epikurtarrak zuten solaskera au.

 

 Quid bellicosus Cantaber, et Scythes...

 

               Kantauritar zuharrak eta Adri'k banatzen

               Gaitun eskitar beltzak zeren opa diran

                       Atzeman-min asege ori

                       Laga ezazu, Irpin Kintzi!

 

           5  Etzaite kezka gutxi eskatzen dun biziz.

               Lastersko doa atzeruntz Gaztaro leun ederra,

                       Burusoil igarrak uixatuz

                       Maite-su loi ta lo erreza.

 

               Udarlorak noiz-nai ez dute eder berbera,

         10  Ez Illargi'k dizditzen aurpegi berdiņez.

                       Zergatik nekatu oi duzu

                       Barne aula asmo betikorrez?

 

               Albo zut naiz ler onen azpian etzanik,

               Nola ez edan kezka gabe, al dalarik,

         15          Ille soilak arrosa-ustaiz diz,

                       Asiri'ko akaraz jori?

 

               Axol marraskariak Ebi'k aitzen ditu.

               Zein morroik otzituko guri, lei bizian,

                       Sua lako Falermo-ontziak

         20          Joan doan ur ozkirrian?

 

               Nork aterako digu, bere etxetik, Lide

               Maite mukerra? Tira, datorrela bizkor

                       Bere boli-jogailluakin,

                       Lakoni-eraz adatsa dula.

 

 Oarrak.— 1. Oda au, J. K. aurretiko 26'garrenaren amairuntz edo 25'garrenaren

 asieran egiņa duzu; Kantauri'n, bada, orduantxe izan zan olako matxiņada

 gogorra Erromatarren aurka; baita Praate'k ere, garai artan Eskiti'n lenera

 itzuli nai izan zun bere bakal-aulkia.— 2. Adriatik itxasoak bereizten zitun,

 batez ere, Itali ta Eskiti.— 7. Berrogei bat urte zitun orduan Orati'k; baiņa,

 dakigunez, oso gazterik kaska-soildu zan.— 16. Akara edo nardua India'ko

 landaratxoa zan, estutuz olio txit usaitsua ematen zuna.— 18. Ebi, lenengo

 sailleko amazortzigarren odan esan gendunez, Bak'en izengoitia.

 

 


inprimatu