inprimatu
Azeria ta mats-mordoa
Izenburua:
Azeria ta mats-mordoa
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
61-62

Azeria ta mats-mordoa

 

Igotz

 

 Orma barruan dauko mastia

 Etxe zuriko gaztiak.

 Ugari ditu, goian dindiliz,

 Mats-mordo eldu gorriak.

 

 Azeri zurra bein eta barriz

 Ormaz igoten da zaildu;

 Baiña sarritan alegin arren,

 Oiñak dagitse txirristu.

 

 —«Orma zitala! —ortz arte dasa

 Zer dok ik orren irriskor?»

 Ekin barriz be, baiña alperrik;

 Zailduagaitik, ezin lor.

 

 Uleak tente, lurrun gorputza,

 Buru ta atzapar bustia,

 Mats-mordoari so biur batez,

 Agin-ortz-kriska, etsia:

 

 —«Ba! —diño—. Erdi motel zagoze;

 Umotu bage oraindik.

 Urrengo txandan, —illargi-arren!

 Al zagokeze eldurik».

 

         Arroputzak

               aldioro

             atxakia

               gura idoro.

 

 


inprimatu