inprimatu
Maitasun-ataria
Izenburua:
Maitasun-ataria
Sinadura:
Kepa Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Kepa

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
55-57

Maitasun-ataria

 

Kepa-Txiki

 

 Maite bat maitatzen dot

 zein dan jakin barik!

 Nere maiteak bere

 maite nau bardiņik.

 Biok itsuan gabiltz,

 urrian urrundik,

 biontzat dan bizitza

 alkartu eziņik.

 

 Neska-mutil guztiok

 bata-bestientzat

 egin ginduzan Jaunak,

 baiņa nor norentzat?

 Misterio aundi bat

 dogu guztiontzat:

 Nor dogun autatuta

 betiko laguntzat.

 

 Lengo igande baten,

 gabaren altzoan,

 gabaren altzo eta

 lagunen etxean,

 uste neban nintzala

 esames goxoan

 ta neure maitemiņa

 ziņala ondoan.

 

 Lore-orratzez zeunstan

 zauritu biotza,

 taupada aundi-gorriz

 oinaztu bizitza;

 urduripean jarri

 betiko ametsa

 ta su-garretan urtu

 barruko izotza.

 

 Nor ziņan zu lortzeko

 ainbat aldakuntza?

 Baso-aize-irrintzi?

 Itxas-bare-bitsa?

 Txinpartazko egunen

 goizaldeko intza?

 Illunabar bigunen

 izar-ņirņir-otsa?

 

 Urrezko ziri xamur,

 maitasun baratza...?

 Ibaitxa marmarlari,

 itzal aundi otza...

 Gure ames-zeruko

 aingeru egotsa...?

 Nor zaitudan aineki,

 maitagarri utsa!

 

 Muiņetan sor daustazu

 jakin-min zorrotza,

 nerea izan arte

 artega garratza.

 Nun sartu ete zara

 misterio kutsa?

 Nor zaitudan aineki

 maite-moskor-matsa!

 

 Egun artatik zaitut

 azur muin-muiņean,

 azur-muiņetan eta

 biotz barrenean.

 Aztu-eziņa zaitut

 egun ta gabean;

 sakon sartu zayataz

 maitasun larrean.

 

 Egunez galtzen zaitut

 ezin ikusi zaitut.

 Baiņa ezin estaldu

 indartsu eta goxo

 mundu-auts lotuan,

 urrunen lausuan;

 lotara orduan,

 ames-ispilluan.

 

 Emeki dagizu itz,

 irripar zabal-zabal,

 arimaren ederra

 Aingeru baten pare.

 Maite bat maitatzen dot

 ixil-ixillian...

 ezpain-atarian...

 agiri begian

 munduko bidian...

 

 Urrundu ete gaitu

 edo ez-jakin gagoz.

 Argi egin daigula

 ŦGu biok alkarrngaz

 munduak itsuan,

 alkarren albuan?

 Goikuak goguan:

 sartzeko zeruanŧ.

 

 


inprimatu