Len, nere maitea...
Satarka
Gazte giņanean bai zu ta bai ni,
Maite genun alkar gozo-eztiki.
Orduan guk miņik ez, atsegiņez
Ederki.
Ordu eder, onak, ta beti pozik,
Ez genun pentzatzen geroko gauzik
Gu bion biotzak dar-darka alkarri,
Samurki.
Ta gero... etorri ziran samiņak.
Alde egin bear ta... nai ta eziņak.
Agur eta musu, gure begiak
Bustiak.
Joan ziņan, joan, nigandik urrun...
Geroztik neretzat goizak beti illun
Bai-dala garratza ikus eziņa...
Au miņa!
Badakit bai, bizi zerala ongi,
Lekaidetxe ortan apal, maiteki,
Otoitz eta kantu Jaungoikoari,
Biotz biotzetik
Gugatik.
Len, nere maitea... gaur JAUNA-rena.
Lekaidetxe ortan zuk zoriona!
Baztertuz mundua... maitetasunez
Begiratu gora,
Zerura!
Argitan blei goiztu du gaur eguna.
Alaitu da nere biotz ituna!
Zerura arte agur... (Lore usaiduna),
Lengo nere maite
Kutuna!