inprimatu
Lili arantza!
Izenburua:
Lili arantza!
Sinadura:
Klaudio Sagarzazu Satarka
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
51-54

Lili arantza!

 

Pitxilore

 

 Baserrian nago, zelaian,

     Belardi gaņean

       Lasai jarrita.

 Baratz, landa ta zelaietan

     Jaio dira lore

       Politak. Bai-ta

 Ere igalidun zuaitzetan.

 

 Zuri-zuri, apain jantziak,

     Elurra bezela

       Arkitzen dira

 Sagasti eta belardiak,

     Ta lore politen

       Urrin gozoak

 Usaintatzen bazter guziak.

 

 Gaur Udaberria da, baņan

     Gordea arkitzen da

       Euzki gorria,

 Ta ixil-ixil daude txoriak

     Iņolaz ere ezin

       Kantatu beren

 Kanta polit, zoragarriak.

 

 Baserritik begiratzen dut

     Aruntz, itsasora...

       Ta ezti-ezti

 Bare dago itsaso aundia.

     Bestetan bezela

       Gaur orrurik ez,

 Geldi, itsaso arrigarria.

 

 Itsasontzirik ez urean...

     Gaur arrantzara

       Arrantzale onak

 Joan gabe or daude errian.

 

                 * * *

 

 Baserrian nago, bakarrik,

     Basoko ildegian...

       Txori batzuek

 Txotxio, negar, zuaitzetan...

     Ta beste otsik ez

       Obitegitan.

 Bakartasuna... ta illak lotan!

 

 Beldurra... bakartea... gure

     Guraso eta anai

       Maiteak, emen,

 Atsedenduz beren gorputzak.

     Aizea irten da... ta

       Loreak apal

 Makurtzen dituzte buruak.

 

                 * * *

 

 Oi!, orra... or datozte, andre,

     Gizon, neska, mutil...

       Zuri-zuria

 Eta loraz betea ill-kutxa...

     Lau arrantzaleen

       Bizkar gaņean

 Neska gazte baten gorputza!...

 

 Illobira dijoaz danak...

     Iņork ere itzik ez...

       Ixil-ixillik...

 Illun, guztiz naigabetuta!...

 

                 * * *

 

     Udastean, LORE

       Gaxoa!... orra

 Lurrera erori igartuta!!!

 

 (Nere gogo baitan)

 

 Izu dar-daraz zaude, baņan...

     Ez bildurrik izan

       Nere biotza...

 Ez larritu bada, maitea...

     Agian ez ote

       Obeto izango

 Zuaitza gazterik iltzea?...

 

 Geiago ez oņaze-miņik...

     Ar beza gorputzak

       Obitegian

 Atsedenezko lo betea.

     Bitartean goruntz

       Mundu ontatik

 Zerura zoazke, maitea!!

 

                 * * *

 

 Aserrez orruka itsasoa...

     Ortzea illun... eta

       Eguzkirik ez...

 Txio-negartiz txoriņuak!

     Aizea dabil... ta

       Loreak apal

 Makurtzen dituzte buruak!...

 

 Egun argiaren amaia...

     Eriotzako ordu

       Estu, larria!...

 (Illunabarra... Illunabarra!...)

     Ta azken ordu larri

       Ori gu danok

 Nai-ta-ez igaro bearra!!!

 

 Bakartasuna... illuntasuna!...

     Orain ortze goitik,

       Odeietatik,

 Gozoki ari du eudia...

     Nik gartsuki otoi

       Zerura... Nere

 Begiak negarrez... bustiak!

 

 


inprimatu