inprimatu
Ortzadar
Izenburua:
Ortzadar
Sinadura:
Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
44-46

Ortzadar

                                 (Pake-eresi)

 

Gaztelu

 

 Milloika bular ludian barrena

 arnas dagite, denekin nereak.

 Milloika biotz pilpira dira,

 batzuk negar, besteak irri.

 Aberats, txiro, zuri, beltxeran,

 ori ta gorri, mintzoz ez-berdin;

 animaz kide, esanaz anai,

 baņan egintzaz alkar otso.

 Goian daudenak bekoei aier,

 bean daudenak goikoei otin.

 Denak eskuko nai dugu izan,

 baņa, nor buru, ta nor menpeko?

 Altsua biotz-beltz, aunitz erbal

 itxian goibel irtera eske.

 

 Pake-usoa ezin da koka

 lurrean, aidean bi egalez

 or dabil, olio-abarra mokoan,

 —noizdanik? noiz arte?— zazpi margodun

 ortzadar tartean kabi ta ume

 noiz egiņen... Baiņan ortzia

 illun, ekaitzez noraezean

 lerrenak eginda, ez argi, ez izar,

 larri beltzean illurran dagozu...

 Itxas gaiņez, ontzi lirain

 arat-onat zebillen olatuz.

 Barnean abere ta pizti binaka;

 Noe zintzoa denen nagusi,

 arekin emazte ta seme-alabak.

 Ta ara... euri-abarra goitik

 asi zan jausi ta jausi erruz.

 Egunez, gauez, berrogei aldiz,

 ari izan zan atertu gabe.

 Urak aundi, jendea murgil,

 oiu ta negar nunnai ugalduz.

 

 Azkenik, aterrune... Urberan,

 erio-sunda kresal t'aparrez,

 lurra loietan inguru dena.

 Tontorrez, kutxa zuri igeri;

 aidean zearka bela beltza,

 gorputz ustelen ingurubil.

 Gero uso bat, gero bestea,

 kutxara jun-etorri abardun.

 Eta bertan, egurats zabalez,

 zeruko zubiaren makoa

 zazpi margotan kikirriki...

 Azpian, sutan, mai bat opariz.

 

 Gero ere, gizonak gizon,

 jostetan dabiltz nor-geiago.

 Lenago zizpa? Orain egazkin,

 ta ela-suaga ainbat obe.

 Bitartean, kurinto azpian,

 txiki ta aundi, zar eta gazte,

 ler eginda auts biurturik.

 Bai bitxi! Gizonek asma bear!

 Ta lurra nunbait ez aski eta,

 orain beste izarretara

 dute elburu... Eta tartean,

 —soņua betibat gauean mudurri—

 abardun usoa, ekaitzez ekaitz,

 or dago odol-jario dardara...

 

 Alere... eldu, bildu lenbailen

 aldare inguru, arnas dagigun,

 pilpira geran biotzak oro!

 Anai gera! Eutsi alkarri!

 Beera iskillu, kateak eten,

 besarka estuz jaso anaigo!

 Ekarri bei, bildots, txekor,

 pake-opariz mai saindu gaņera.

 Eman burura untzorri, ereņotz,

 eskuz esku artuta, egin

 kalejira... Aintza zuri,

 zazpi margotan eder zerana!

 Mundu-erreztun, pake-usoen

 atseden-kabi ta Axaropen!

 

 


inprimatu