Egun zoragarria
I. Olabeaga
Ara emen uxo txuri bat egalari;
Zarauz'ko erri maitetik dator urduri.
«Entzun, entzun, esaten dit,
nai dizut jakiñazi nik.
Ezeiza'tarren artian
zer dan gaurko egunian.
Ezpaiñ guzietan irri
ikusiko dezu noski;
apaiñez, lore galanki,
biotzak pozez beterik».
«Zer da ba?» galde diot nik.
Eta uxo txuri, eder, maitagarriak,
garbi esan dizkit orko gertakariak.
«Bi biotz maite-garbiak,
gazte liraiñ, langilliak,
gaurko egunez bat ziran
Jainkoaren aldarian.
Ogei ta bost urte dira
legez elkartu zirala.
Geroztik Jaunak nai ala,
atera dute aurrera
pozez, pamilli ederra.»
«Zoaz, zoaz aguro, uxutxo zuria,
eman bioi gure zorion aundia».
«Utz nauzu dana esaten.
Gaur ere dira elkartzen
Yosu ta Miren, bi gazte
kristau ta euskaldun maite.
Jaunaren bedeinka artuz,
biok bat izango dira.
Ta gurasoen antzera,
pamilli sendo ta jator
aziko dute derrior».
«Gure biotzak pozez dituzu betetzen
jakiñez sendi jatorrak dirala sortzen».
«Baiña... ba-det nik oraindik
zertxo bat esatekorik.
Gaur, Jesus maite ta ona,
lenen aldiz sartuko da
Belentxo'ren biotxuan.
Ta an muxu goxo-goxo
Jaunak emango dizkio;
laztanez beterik oso
ta bere maite egingo».
«Azkar zoaz ta eraman zure moduan
zorion, pake, batasun, poza munduan;
biotz osoz opa dizkiegun moduan,
urte asko ondoren, ber-bera zeruan.