Belen'go estalpian
I. Olabeaga
Belen'go arkaitz-zulo batian
Ama dago urduri.
Inguruko sorkari guztiak
ditu ixil-arazi
Semetxo kutunaren zai dago;
noiz garaia etorri.
«Gauerdi-beltz, ez geio illundu,
dio Amak emeki,
Zure illunpean izango da
laister, zeruko Argi.
Berak ekarriko du mundura
bearrezko dun egi».
«Negu biotzaren gau otz-otza
ez zaite minberatu.
Jainko-eguzki diztiratsua
emen artuko dezu.
Biotzen izotz, epelkeriak,
Berak urtuko ditu».
«Askatxo maite, lastoz betia,
bigundu zaite gero.
Goitik jetxi ta zure gañian
egingo du Jaunak lo.
Zure oe gurian izango
ditu amets txit goxo».
«Zeruko aingeru talde danok
ego-lumak eragin.
Zoazte laxteka mendi zear,
betoz artzaiak arin.
Emen arkituko dute apal
Artzai on-ona etzin».
«Zeruko izarrik ederrena,
diz-diz argitsuekin,
argitu bide luze, illuna,
Erregeak ekarri.
Izarren Erregea laztandu
bitez, oso maiteki».
«Goizeko eguzki-izpiekin,
urrin gozoz betetzen
zeraten, lore apaiñ, ederrak,
zuek lez nago emen,
Zeruko-Eguzki ederrena
leiatsu itxoiten».
Gauerdiko ixilla ta illuna
ziaro eten dira.
Aingeruek, «Gloria» ozenez,
bete dute ortzia.
Belen'go estalpia arki da
argi izpiz betia.
* * *
Amak, pozez, alai, maitasunez,
laztantzen du Semia...