inprimatu
Illargia
Izenburua:
Illargia
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
15-16

Illargia...

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Illargia illargi zanian...

 Igetargi betia edermin!

 Ene amonaren babespian

 baikor zan gustia, gustia zorgin!

 

 Unero bizia soiñeratuz,

 bide oro elkor zirudin,

 gogoari ega-arazituz

 zeru gustiak oztin-oztin.

 

 Goizak argi-argi zetorzan,

 gau baltzak ere ez illun,

 nun zalapart eta nun txuntxun,

 oiñak, arin, aidean zebiltzan.

 

 Txikia nintzan txiki-txikia.

 ume ikusgure ipurtarin,

 amonaren eskuz ibillia

 ipui ezti gazi-gozoakin.

 

 Bere esaera eder gozoak!

 aolko ezti samurrez erein

 eta, izarrik izar, jakin-min

 nik maitez, altzoan ikasiak.

 

 Ta amets egaetan bidezkari

 lamiña zorgin ipuñakin

 larrez larre, eta, odei gain

 ibilli nindun bai ikarati.

 

 Eta, gero!... Zenbatzu zergaiti

 dana aztertu, dana ikus-nai,

 beti galderaka ta, izuti,

 beti bai eske, erantzun zai.

 

 Oi! bidez-bide ibilliz... zenbatzu

 ibil ninduzun zerurik zeru,

 bai «mamu» eta, «gona-gorritxuz»

 amaika egun eder gatzituz!

 

 Arrezkeroz bai zurekin nazu,

 ametsez goi-bideetan barne,

 nereagotuz sakon eta, sutsu,

 ai! Izadiaren edertasuna.

 

 


inprimatu