inprimatu
Artoak
Izenburua:
Artoak
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
8-9

Artoak

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Artoak,

 iņar loretsuz untzatuak,

 gara zurizkaz musker.

 Gasteak,

 besoz-baso alkartuak

 amesbera... zein eder!

 Oro yuake gaņezka

 pozkariozko urbegiz,

 biozbera... izatekotan,

 izan!

 Begiak begietera

 eta,

 eskuak usu,

 marrubi ezpanez

 eskeņiz... Oi, Jauna!

 Zer eskeņi ez odol bizian

 goiak-goi,

 alkar bearrezko ibilpide

 eder,

 amesketa zoragarrian?

 Oi! zer eskeņi ez zer

 amets-katez alkartuak

 begirik-begi,

 ain dotore

 eta,

 ain usu!

 eder-gosez itsutuak

 biozkoi,

 eskurik esku,

 ixil-mixil eztitsuz

 aorik-ao

 zerurik berezienak

 aukeratuz?

 Zer eskeņi ez... Oi, biotz!

 —bein eta berriz—

 Udaberri goizean,

 aize-boladatan egaz

 dardara bizian

 eta,

 maite-ikaraz?

 Larrosazko bideak dira bai,

 gozoro, nun-nai,

 biotzian sustartuak:

 ezpan urdurietan

 izkuntza emez,

 otoika,

 arrenka...

 ikusge diran mundu berriak...

 eskari zoragarriz sortuz

 oiņik oin,

 egakada bakoitzian, alai,

 gorputz eta, ariman biziz!

 

 


inprimatu