inprimatu
Zure oromenez
Izenburua:
Zure oromenez
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 I-II Zortzikote
Orrialdea:
60-61

Zure oroimenez

 

Egieder

 

                                                                   («Orixe»'ri)

 

 Jaunaren besoetan

 azken arnasa

 emonda, lur gaiñean,

 apalki, zakust, maisu

 arteza.

 

 Guztion eriotzak

 aldatu eutzun

 bizitza lur ontatik

 zerura. Ori zan Jaun

 maitasun.

 

 Aingeru ta Andra Mari

 agertu ziran

 zeruko bideetatik

 seme leiala artzera

 zorian.

 

 Ain maitagarri yatzun

 Irutasuna,

 aintzazko argietan

 deika aurkitu zenduan,

 kutuna.

 

 Bizitza leialaren

 saria, oro,

 zori ezilkor artu

 zendun betiraunean

 maitero.

 

 Euzkal lora zelaia

 bioztia zan;

 mendi ta ibar orleiak

 argitu zinduezan

 lurrean.

 

 Oi!, zure lur maitea

 negarrez dago;

 maisu-argiak, antsiz,

 zitun beste ezer baiño

 maitego.

 

 Lur-amaren sabelak

 artu ebazan,

 erruz, zure gogaiak;

 printz emakor izango

 baratzan.

 

 Zure solo landuan

 nai beste rnamin

 dauko euzko oldertiak.

 Aletan itxi dozu,

 atsegin.

 

 Ederraren ondoren

 joango dira,

 gozoa xurgatuten

 erle ta txori piñak

 zurera.

 

 Zure elerti bikaiñak

 ardau zarraren

 lurrin gozo dario,

 urre bitsez jantzita

 soin lerden.

 

 


inprimatu