inprimatu
Goralpenak
Izenburua:
Goralpenak
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Perse, Saint-John

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
290-292

Saint-John Perse, Nobel saria

 

O.

         Ona emen, iñor izan ba'da, olerkari ixilla, gorde-ixilka bere buruaz

 jokatu ta Nobel saria irabazi dauana. Bizitz-legeari egokiozan zeregiñak ez

 eutsoen itxi bere irudimen arrigarritik urtenik joiazanez bere bertso ta olerki

 ederrak adi-erazten, bere olerkari-doaiak ezagun emoten. Oso latz eta zikoitza

 izan da bere buruaz, mundu ta bertako erregea gogo bizi ta joriz abestu arren,

 abesti orreik ez eutsozan iñori erakutsi, uka-eziñeko legez bere mende jarri ta

 euki bai ebazan.

         Entzun Alain Boquet'en itzak: «Saint-John Perse'k ez dau bere

 idatzietan iñun be beretaz itz egiten: bere nortasuna ez dakar iñun be ezer

 baieztuteko. Itz lauez be ez dau sekula ezer idatzi; urrindik edo urretik, bere

 olerkia txit bestelakoa bere bizitzaz. Ez arpegi, ez une, ez toki: eredu-lana

 izan daiteke izen bagea».

         Alain'en itzok argi diñoskue zergaitik ez eban nastu Perse'k bere

 diplomatzi ta politika karrerea, ots, lurtarra, bere barnetiko kezka ta

 artegatasunekaz. Mezuko Idazkari Pekin'en 1921'ra; politiku trebe ta zurra

 Sortalde Garaiko Arazoetan Washington'go Laterri arteko Batzarrean, 1921'arren

 azkeneruntza; Aristide Briand'en Jaurlaritzako diplomatikuen nagusi 1925'tik

 1931'ra; Mezulari 1933'garrenean eta bere aberriko At-azaroetako Idazkari

 orokorra zazpi urtez: kargu ta arazo batzuk dira, nunbait, olerki-sailletik

 baztertuta, eukiteko. Baiña, itxuraz bakarrik baztertua, ondarrean bada bere

 olerkirako dei zangarra, bere anitz gauza ezagutu-isi ta egarri biziak,

 askotariko lurraldeak ikertzera eroan eban, toki askotatik ibilten, Txina,

 Korea, Japon, Mongolia ta Erdiko Asia zear; bai ta gogartzera be toitoista

 eleiza txiki ta itxi

 batera, edo Anabasis sortzera, Gobi eremura egindako txangotik biurtzean.

         Xeetasun oneik dira antza eskubide osoz merezi eban izen ta ospe

 aundira eroan ebenak: bere lana munduko edertasunakaitik naibaitzen eban

 maitasun jasankor ta griñatsu baten igali da noski, lurriztiganako seta

 mugabagea, sortzetiko jakinkizun, edesti, lutelesti —oneik bai zitun bere goi-

 argizko iturririk bein eta egitienak. Diñoenez, Perse dogu munduko dirdaien

 kantari, ta ortik atara da —gauza dirdaitsuak artzen ditulako— bere

 baikortasuna. Egia esan, begirale dogu, baiña bere ikustokia izten dau,

 bizitzaren gaillentzea ta geroko —gogai soilla bere olerkian— obeari abestean.

 

Goralpenak

(Aurtzaro bat ospatuaz)

 

Perse

 

 Oi!, ba-dot zioa zu goraltzeko!

 Ene bekokia esku larupean,

 ene bekokia, oroitzen al zara

 gaualdiko izerdiakin?

 Gau-erdian sukarrez utsal

 eta aren ur-osin usaiñarekin?

 Eta egunabar urdiñaren lorak

 goizaren lats gaiñean dantzari,

 Ta eguerdia euli baizen ozena

 ta margozko itxasoak jaurtitako geziak?

 

 Oi!, ba-dot zioa zu goraltzeko!

 Ba-zan kai bat musikadun

 ontzi masta jagiena.

 Ba-ziran taketezko konkorrak,

 basoetako igali dirditsuak.

 Baiña, nun dira orain kaian egozan

 musikadun ontzi masta jagiak?

 

 Palmadarrak... Orduantxe

 siñiskorrago zan itxasoa,

 joan-etorri ikusgaitzez sarritua,

 zeru antzo maillatua baratzen gaiñez,

 urre-arnariz ase, arrain more ta txoriz.

 Orduan, usainki txeratsuagoak,

 arroenak gaillurretaraiño eltzerakoak,

 beste aldi bateko arnas au eben aldarrikatzen;

 eta argi-ontziaren sorginkeriz bakarrik

 ene aitaren baratzean —oi irudikizunak!—

 koskol ta iskillukiz aintzatsu,

 ludi naasi ta bestelakoa zan lilluratzen.

 (...oi, ba-dot zioa goraltzeko!

 oi, alegi jori emokorra,

 edo ugaritasunaren mai eztia! )

 

 


inprimatu