inprimatu
Bakarraldia
Izenburua:
Bakarraldia
Sinadura:
Fray Luis de Leon
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Fray Luis de Leon
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
287-289

Bakarraldia

               (Fray Luis Leoneko'ren ŦVida retiradaŧ euskeraz)

 

Fray Luis Leoneko

euskaratzailea: Gaztelu

 

           1

 Bai ziņez zoriontsu

 munduko otsaren igesi doana,

 eta lurrean jakitun

 bakan izan diranen

 bidexka ixillez dabillana!

 

           2

 Aundien egoera

 arroak ez baitu kezkarazten,

 urre-nabarriz mairu

 argiak jasoriko

 etxabe, berak ez aintzat artzen.

 

           3

 Aotan aipagarri

 izaterik ez dio ardura,

 mingaņak zurikeriz

 goraipa dunaz ere

 egiagatik ez jakin-gura.

 

           4

 Neri zer dit axola

 beatz ariņak auta banindu,

 aize uts onen billa

 atsanka banabil-da

 lera biziz, il-urran, larritsu?

 

           5

 Oi mendi, iturri, ibai,

 oi ixil gorde atsegingarri!

 ontzia gal-zorian,

 itxaso izu ontatik

 atseden billa bainator larri.

 

           6

 Loaldi atengabea,

 egun arrai-garbi bat nai dut nik;

 odolaz ala diruaz

 arro danaren mutur

 gaiztoa, eztut nai ikus jadanik.

 

           7

 Atzar nazate txoriak

 txiunta gozo ez ikasiaz,

 eta ez besten mende

 dagon arek oi ditun

 kardaba gaitzak une guziaz.

 

           8

 Neregan bizi nai dut;

 griņatxar, gorroto, goganbear

 ta uste utsalez at,

 goiari zor diodan

 zoruna goza nai dut bakar.

 

           9

 Mendi-malda beera

 badut baratza eskuz landua,

 udaberri aldian

 lore ederraz apain,

 lendanaz baitu nabari zitua.

 

           10

 Eta aonen ederra

 ikusi eta geitzeaz edo,

 muņatz lirain beera

 ur-txirripa garbi bat

 lasterka-jostari dator araņo.

 

           11

 Eta gero emaro

 zuaitz tartean zearka dabil,

 eta joanez lurra

 belar naroaz jantziz,

 loreak ugari dixuriz bipil.

 

           12

 Aizeak baratze-gaņa

 egurasten, eun usai bidaliz;

 susmur ezti guriaz

 daragie zuatzai,

 urre t'algoa aantzaraziz.

 

           13

 Bezate diruketa

 ontzira diranak uste aizunaz,

 Ipar-Ego aizeak

 alkarren leiaz-eta

 etzait axola asalda ditunaz.

 

           14

 Kirrinka dago masta,

 gau illun biurtzen egun argia,

 zeruraņo dijoa

 naasiz itzaroa,

 urmendoiz ugalduz ugaria.

 

           15

 Mai bat gartxu, atseden

 onaz ongi betea nik aski;

 arazki landuriko

 zillarreria, bego

 ekaitzaz bildur oi eztanari.

 

           16

 Besteak aginpide

 galkorrak ase-eziņik egarri

 erre dituņo gaxoak,

 itzalpera etzan-da

 nagon ni emen kanta-kantari.

 

           17

 Itzalpean etzan-da,

 buru-belarriak zur,

 untzorriz ta ereņotzez koroi,

 goiargi-ari mearen

 doņu eratsu onexen entzunkoi.

 

 


inprimatu