«Quam bonum...!»
Joxe Austin, pasiotarra
Gaurko egurats maite-minduak
akullatuta,
igo naiz buru-mendira
olerki aize burrundarik, naiz,
sorgin-nastuta
dagoan edo begira...
Itun Zarreko zantzu jatorrak
emeki ta leun,
kilimatu nau gaurkoan
«Quam bonum, habitare in unum»,
pozik det entzun
David'en kera gozoan.
Urte zerrendak eriosuar
naiz eta aldegiñ
ezaren erraietara;
zantzu onexen dirdai sakona
auts ez da egiñ,
orbel orriren legera...
Kabi bero bat egiña dio
Itun Berriak,
David'en oyu zuurrari
Kutxa orretan aurkitu degu
kristau guztiak
argiz pilpilka, dirdari...
Orren lurriñak estutu gaitu
gorputz batean
askagaitzezko lokarriz;
beraxek gaitu txorabiotu
-zorionean
pake-uraren egarriz:
«Quam bonum edo-ta quam iucundum!»
ago betean,
Igarlearen eztarriz...
Irrintzi onen mami sakona
zernai betea,
ez daki gure munduak;
eta besotik aixa darama
gaur gizartea
gorroto aize nastuak;
amildegiko zurrunbillora
...malkoz asea...
biotz-animak lertuak.
Zoritxarreko gorrotoaren
amilbidea,
gaitzesten zaitu zeruak!
Lurbira zear bial nai nuke
deadar bidez
David'en zantzu jatorra,
maltzurkeritik erauzi dezan
betiko batez,
gure mundu egoskorra;
oztin garbian josi nai nuke
txinparta, garrez,
irrintzi zoli, gogorra
gaurko gizonak nabai dezaten
begi-beatzez
pake santuzko alorra.
Eredu aski emana digu
antziñateak
alkarmaitasun legean...
ikus nolatan maite ziraden
kistar jenteak
Kristaudiaren leenean...
Baña bildur naiz ez ote geran
leen-ardatzetik
gure ezbearrez askatu,
eta guraso agurgarrien
jokabidetik...
atzekoz-aurre sayatu.
Bildur naiz, jauna, ez ote geran
zure legetik
urruti samar jokatu...
gorroto ordañez alkartasuna
erri guretik
naikotsu zoro aldatu...
Euskalerria, lo zorro astun,
orren mendetik
ez ote bear esnatu...?
Ospe onaren esne-mamitan
gozo biziak
ez du gaur aurrerapenik...
Beste kukuak joko liguke
gutar guziak
kristau bagiña beterik,
euskaldun orok ez bagenduke
ziur, etsiak
maite legea besterik...
Ba ote du ba lege-bidezko
Euskalerriak
gorroto lardiz larrerik?
1957-X-20'an