Lizardi'ri
Otsalar
Zigor ontaz, Uda, ba'al-duk aterpe?
Ara zuzen nazak, luzatu gabe!
Olerkarien maixutzat dugu
euskaldun denok Lizardi,
gogo-miņaren barrutietan
zalako nausi aspaldi.
Parnaso billa dabillen bat naiz,
opatuz zure goraldi,
eskeņiz nator il ez dedian
sekula ama Euskadi.
Erio maltzurraren erpetan
zentzuna zuen gorputza,
kantuz edertzen ari zelarik
asaba zaarren baratza,
estaldu zuen udaberriak
gaņera jaurtiz lur otza,
atsekabe aundiz utzirik emen
euskaldunaren biotza.
Barne-muņetik ain maitagarri
zuen mintzaira jatorra;
lanpide ori gerokuontzat
ez al ote dugu zorra?
Negar-zotiņa adieraziz
dugu euskaldun alorra.
Mende ontako euskeltzaleok
ez dugu palta nun jorra.
Olerkarian amets lillurak
zarpilduz, illeta jasa,
lurrikararen astiņaldia
zirudian zala pasa,
geroztik ez da gure artean
izan biotzikan lasa.
Berari esker, gure lurrean,
oraindik bada arnasa.
Lora eztitsu txanbelin zelai
gure lirikak lortu dau.
O!, ze premiņagarri zitzaigun
gidariz bera bear au
euskerarentzat diran egunak
nai ez diagunok biur gau,
aurrera tinko jarrai dezagun
bada orain zenbait arau.
Gaurkoz ditugun bide mingotsei
betoz arbaso deadar,
etsipenaren maldak ukatuz
ari gaitezan su ta gar!;
odol berdiņa iturburutzat
bere arimaren bear.
Baratza jorra nairikan dator
gaurkoan seme Otsalar.