«Orixe» zanari
Osa'tar Eusebi, laterandarra
(Oñati'ko Laretandar gazteak
ateratzen duten EREIN barru-aldizkaritik artuta)
Euskaldun orok zu izan zaitugu
eusko-gogoaren kantari txapeldun.
Galde dagiot nire buruari
zure maillakorik izango ote degun.
Euskaldunaren gogo-barrena
ondotxo zenun ezagun,
ta oartu ziñan eusko-gogoak
Jainkoa duela lagun.
Zu olerkari goren gorena,
zu euskaldunon omena.
Zure olerkiak goxatzen digu
biotzaren muin-barrena.
Euskalerriko oianetako
txoriak ixil dira;
ikusi ditut zijoaztela
egaz Orixe'n obira.
Euskalerriko olerkariei
aita-goi ona zaie joan.
Aren omena ez da itzaliko
gure artean beingoan.
Ar zazu orain, gaindietatik,
zure ikasleon agarra,
zure eleak poztuko bai-du
gure bizitza laburra.
«Zeruan goien IRUTASUNA
Jaungoiko aundi ta maite».
Bere etxean behin betiko
zoriontsu izan zaite.