inprimatu
Zure oroiz
Izenburua:
Zure oroiz
Sinadura:
Juan Anjel Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Jon Gotzon

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
180

Zure oroiz

(Naparroa'ko mendietan)

 

Dirauket

 

 Baso itzaltsuan barna

 zuganako maitasuna

 samurragoa biurtu yatan.

 Samurrago zu, kutuna!

 

 Mendi goi argitsuetan,

 biotza maite garretan,

 zureganako maitetasuna

 indartsuagotu yatan.

 

 Basoko itzala bai leuna!

 Zure begien sakona

 atsegińago yat: ortan dakust

 zure barne-edertasuna.

 

 Loretxoak eguzkitan

 zabuka, mendi-mendian,

 apal, bakunik. Olakoxea

 irria zure ezpanetan.

 

 Mendiko aizea baizen

 garbi zure gogo-almen.

 Izadia ez izan zure duin.

 Ez, ez da maite-itsumen.

 

 Baso itzaltsuan barna,

 mendi goietan barrena,

 zure irudi-gogorapenak

 ekarri eustan Zoruna.

 

 


inprimatu