inprimatu
Ideen korronta
Izenburua:
Ideen korronta
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
177

Ideen korronta

 

Otsalar

 

 Barneko mundu ontan

 ez dut nik mugarik,

 lurrera jaurt ninduen

 bizira loturik,

 arbaso uretan noa

 egunen ibaitik.

 

     Mendez-mende sortuak,

 gaurkotuaz era,

 ideak or dabiltza

 girotik-girora

 paseko txoria lez

 ipartik egora.

 

     Gogoaren bearrak

 landu ditu nekez,

 beren oiñarrietan

 urtetan jardunez

 gizabideak zear

 aldatuz oiñordez.

 

     Alperrik alegindu

 elburua lortzen,

 bideko arri latzak

 kolpez naute mintzen,

 baiña ideetatik

 ez naute libratzen.

 

     Ez ditut nik ideak

 euki nere mende

 ideak, izan dira

 beti nere jabe,

 munduko korrontean

 bultzaz naramate.

 

 


inprimatu