Horati'ren odak
Horati
euskaratzailea: Aita Onaindia
XXXIV. Buru zuritze
GAIA:Epikur'tarren aurkako oda. Aien antzeko irakatsi lasai labanez ibillia
dugu Orati ere, aldikada baten beintzat. Ez zun Jainkorik gurtzen, ez gora
begirik jaso. Baiņa soin ta gogo arriskutan ikusirik, bide ibillia utzi ta
atzera dagi, zugur-arauz; guztion bizia, bada, goi-indar baten eskuetan dago,
ta on da noski siņiste aantzi ta uzkurtz jarduneri ekitea.
Parcus deorum cultor et infrequens...
Urtzitarren gurtzaille zabar ta maiz-eza,
Jakite ergel mendeko an-or naiz leiatu;
Orain, ordez, oialak atzera emanik,
Urrats utziak bear naitaez berriztu.
5 Egun-aitak su argiz odeiak etenda,
Sarri aizatu ditu, ozkarbian ņarņar,
Bere zaldizko talde zalapartariak,
Gurpillez aterarik zearkako dardar.
Aiekin iņarrosten ditu lur astuna
10 Ta ibaso me-narrasak. Estigi beiņena
Ta Tenaro iguiņaren egoitz izukorra,
Ta Atlante'ren mugako ertzik urrunena.
Urtzitarrak al du, bai, goiak leize biur;
Bai ta illuna argituz, izen aundikoa
15 Beztu: Sirats zitalak, aiots gordiņetan,
Emen jartzen du pozik an ostu, koroa.
Oarrak.2. Epikur jakinzalearen aburuz, ez da Jainkorik, eta izan ezik, eztago
zetan ez danari agur egiņik ere. 3. Emandako oinkadatatik berriz ibilli bear,
aolkuz aldaturik, ontzi-oialak bestera jarri ta itxastarrak egin oi zutenez-5.
Egun-aita, ots, Jupiter. 10. Estigi, su-lezako aintzira. 11. Tenar au,
olerkarien artean, Peloponese'ko artzulo sakon bat omen, emendik jaisten bide
bait-zan su-lezara; gaur Matapan itxas-muturra dugu. 12. Aintziņakoak uste
zutenez, lurraren atzena Atlante itxasoan kokatzen zan. 13. Jainkoak apaletsi
dezake goitua, bai ta apaletsia goitu ere.
XXXV. Sirats'ari
GAIA:Oda txit bikaiņa. Urtzemeari gorapen-itzez dei egin ondoan, August zaitu
dezala eskatzen dio barnemin. Kaisar, izan ere, laster Bretaņa'tarrei guda
egiteko zan; bai ta asmotan zerabillen arabitarren kontrakoa ere, iru urte
geroago ustel irten arren. Beraz, zaindu ta babestu beza gudaldi arriskutsu
oietan, August eta Erroma'ko gaztedi bulartsua. Gero, barruko iskanbil eta
zoritxarrak dakazki gogora, negargarriak beti ere. Ez bedi olakorik berriz
gertatu.
O Diva, gratum quae regis Antium...
O Jainkosa, Anti inkai jagoten duzuna!
Naiz beeko maillatik soin ilkorra jasotzen,
Naiz-eta gurendarik aintzaz gorenenak
Kirmentsua bait-zera negar-progu itzultzen.
5 Zuregana dijoa otoitz arduratsuz
Nekazari landerra; zu, gezal-andere,
Karpati'ko urak zear oleska dauzkazu
Bitiniar ontzian doaztenak ere.
Bildur zaitu Dak latzak, eskitar igestik,
10 Uri ta enderriak, ta, Lati azkarrak;
Bildur zaitu errege basatien amak,
Ta gorri jantzitako almendun zoharrak.
Bildur zaitue, zauden zutabe tinkoa
oin zarta irainkorrez ez dezazun eratsi,
15 Ta erri naspildua gudara ez dedin,
Alperrak gudara, ta enderria suntsi.
Bear zorrotza beti doakizu aurrez,
Iltze lodi ta ziri ditula eskuan;
Bai ta ba-daramazki orma-kizki gogor
20 Ta urturiko beruna, bere atz-kaskuan.
Jarrai duzu Itxaro, ta Siņes soil-bakanak
Ez zaitu utzitzen, zapi zuriz estalia;
Lagun duzu berarik, jantzi illuna aldatuz,
Jauregi altsuan zuk uztean bizia.
25 Baiņa erri gezurti t'ematxar likiņak
Gibel dagite. Upelak uts, igesi doaz
Kide-lagunak, buztar astuna alkarrekin
Jasan-miņak dakarren marruzko dordoaz.
Zain zazu Kaisar, ludi azkenetaraiņo
30 Bait-doa, Britandarrei gudu egitera;
Jagon itzazu gazte-mulko berriak ere,
Sortalde ta Itxas gorri beti dardar-bera.
Lots bekigu anaien zauri ta erio!
Garai mingarri artan, noren bildur giņan?
35 Gaiztook, zuzitu gabe, zer utzi genuan?
Jainkoen ikaraz, noiz gazte-eskuak motz?
Opa-mairikan laga ote zan errukiz?
Burni-mutur kamotsak tximure berrian
Onduko ba'zenitu ta itzul erazkoan
40 Masagetar ta arabiarren on-ezean!
Oarrak.1. Anti, bolskotarren uriburu zarra; Sirats edo Zoriak emen zeukan bere
jauretxea, bi irudikin: Fortuna equestris, ots gudakoa, ta Fortuna felix, ots
pake emakorrekoa; inkai itzak zoritsu, atsegingarri esan nai du. 8. Bitini'ko
oianak berebiziko zura ekarri oi zuten itxas-ontzietarako. 9. Dakotarrak.
Danubi ta Karpati mendi tartean bizi izan ziran, Traiano'ren agintaldirarte
iņork ere goitu gabe; eskitarrak, ordea, Europa'ko ego-sortalderuntz eta Asia
iparraldera, eta arriskuetatik iges egiteko lurralde lau zabalak zeuzkaten
aurrez-aurre. 17. Anti'n gurtzen zan Sirats'aren laukian Bearra zegon
margoztua, ta onek iltze ta ziriak zeramazkin eskuan, bere sendotasun goitu-
eziņaren ikur; iltzeak, askatu-ezin-alan gauzak lotzen ditulako, ta ziriak, oro
zati ta ezpal biurtzen dulako - 21. Ezbear ta zoritxarrik aundienetan ere
Itxaropenak pozten bai gaitu eskuarki. 31. Orduntxe zekarten Medi ta
Persi'tarren aurkako gudurako aukeratu zituzten gazte-taldeak. 33. Erri arteko
liskar ta matxiņadan arturiko zauriak, noski. 40. Erri zalapartariak, Kaspi
itxas mendelean bizi ziranak.