inprimatu
Zer da ederrago?
Izenburua:
Zer da ederrago?
Sinadura:
Eino Leino
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan

Eino Leino

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
130-131

Zer da ederrago?

(Eino Leino)

 

Eino Leino

euskaratzailea: Otsalar

 

 Zer da ederrago?

 Azkatasunak egunsentia izango duala sinistu,

 argiak amaituko duala illunarekin,

 eta azkatasunagaitik ta argiagaitik burrukatu?

 ala egi ziurrean egondu

 eztala iñoiz ere lortuko argirik eta alaitasunik,

 eta azkatasuna ez dugula ikusiko lurrian garaiturik,

 eta, sinistuta ere, beti burrukan jarraitu?

 

 Zer da ederrago?

 Pentsatu: iñoiz ere eztala itzartuko azkatasunik,

 argiak garailtzeko itxaropena galduko duelarik...

 

 Zertarako, ordea, burrukari eustea?

 Edo: Burrukalari autatua,

 naiz ta ez izan garailletzarako, ondatzera dijoana,

 eldu ezindakoa, baiñan eguzkira igotzeko jaioa.

 Menperatuz; nere bizitza bizi ote naiz?

 

 


inprimatu