inprimatu
Azken agurra
Izenburua:
Azken agurra
Sinadura:
Basilio Pujana
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pujana, Basilio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
57-59

Azken agurra

 

Basilio Pujana

 

                                     (Semea gudara joatorduan, ama-seme agurra)

 

           Amak.—

 Azken agurra egiten emen,

 Semea aldamenean:

 Sabel barman sortua eta

 Azia bular gaiņean;

 Urte askotan bera azteko

 Tarraka beti lanean...

 Orain gudara daroastie

 Sasoirik ederrenean.

 

 Amorruz baita beterik oso

 Mundu onetako lurra,

 Gudate onek emoten dausku

 Negargarrizko bildurra.

 Bear bada au izango da-ta,

 Semetxo, azken agurra,

 Biotzak alkar baturik artu

 Amaren laztan samurra.

 

           Semeak.—

 Ba-dakit, ama, alde egikeran

 Zuretzat dala gogorra

 Ta niretzat be oso astuna

 Era onetako lorra.

 Ni ez nintzake ara joango

 Ez ba'litza derrigorra:

 Joan ezean, artuko neunke

 Neurririk bako zigorra.

 

           Amok.—

 Ba-dakit naitez zaroiazela

 Orrelan zoiazanean.

 Ibilli beti, seme maitea,

 Aginduen esanean.

 Sorbaldan kutun bat jarten dautzut,

 Biotz beraren gaiņean,

 Karmen'go Amak zaindu zagizan

 Arriskuz zareanean.

 

 Zu dotriņara joaten ziņan

 Ziņala mutikotxoa,

 Eta ez aiztu, abadeagaz

 Orduan ikasitakoa;

 Gogoan euki txiki ziņala

 Aitaitak kantakoa:

 Euskaldun ona beti izan dala

 Kristiņau benetakoa.

 

 Biotzaren zain bere atean

 Jarri emen ikasia;

 Munduagaitik bere ez galdu zuk

 Jaungoikoaren grazia;

 Bere adiskide ta duin zarela

 Galtzen ba'dozu bizia,

 Gero zeruan emongo dautzu

 Munduan irabazia.

 

 Eta batez be ezeizu aiztu

 Eguneroko otoitza,

 Une danetan bear dogu-ta

 Jaungoikoaren laguntza;

 Jesus'ek legez eroan daigun

 Eroapenez kurutza,

 Orla bakarrik lortuko da-ta

 Zeruetako baratza.

 

 Izan beti be goi-bizi zale

 Eta zuzena biotzez;

 Bide arteza lenendik artu,

 Andik jarraitu joranez.

 Zure amak gaur dirautzun eran

 Baldin ba'zara izatez,

 Onespen ona artuko dozu

 Zintzotasunan ordaiņez.

 

 Munduan kalte asko dagoz gaur

 Arrokeriak egiņak,

 Beste ainbeste egiten ditu

 Alkar ikusi eziņak.

 Ez zagizala iņoiz gidatu

 Arro ta buru ariņak,

 Burua eta txapel-lekua

 Ez diralako bardiņak.

 

 Danok ba'genki zer dan seme bat

 Bular ganean aztea,

 Gudea asi baiņo lenago

 Eingo leukie bakea;

 Amak bakarrik dakian legez

 Zer dan ama izatea,

 Beretzat lain min ez da iņontzat

 Seme bat eroatea.

 

 Munduak ez nau poztuten-eta,

 Birjiņa, nator Zeugana.

 Zu zaralako atsekabe ta

 Nekez arminduen Ama.

 Barrruak ezin artu alako

 Miņa ba da nik dodana,

 Zer izango zan ama guztien

 Amak igaro ebana?

 

 Naitaez ba'da samin garratz au

 Munduan igarotea,

 Lagun eistazu au eroaten,

 Ama errukiz betea;

 Ta bear bada Jainkoarena

 Ba'litza zigor ezea,

 Alan be beti egin daitela

 Jaunaren borondatea.

 

           Semeak.—

 Entzunak dodaz esan dauzanak

 Nire amatxo kutunak,

 Ta ikusten nago latzak dirala

 Munduko etorkizunak.

 Alkar il barik labur baitira

 Lur onetako egunak.

 Il ta epaitu egin gaizala

 Bizia emon euskunak.

 

 


inprimatu