inprimatu
Eguberri
Izenburua:
Eguberri
Sinadura:
Alexander Bilbao
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbai, Alejandro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
54

Eguberri

 

Bilbao'tar Alesander

 

 Gaur da Josu'ren eguna,

     gaur da Eguberri!

 Gaur Jainkoaren Semea

     dala jaio-berri!

 

 Gaur egin dira bakeak

     Belen'en ederki,

 Ume Josu'k ordainduta

     zor guzti Jainkori.

 

 Jainko ta gizon artean

     emetik aurrera

 izango dira bakeak

     senide ba'dira.

 

 Gaur Jainkoan errukiak

     senda dan gizona,

 emonaz bere Semean

     osasun mamiņa.

 

 Eguberri egun dala

     egun oroikorra,

 Josu'k guri damosku-ta

     esker zerutarra.

 

 


inprimatu