inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
45-47

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXX. Venus'i

 

 GAIA:Glitzeri'k, bere etxean, aldare bat eraiki ta apain jarri dio Venus'i. Oni

 dei dagio olerkariak, neskatx lirain orren egoitzera bere jarraigo osoarekin

 etorri dedilla neurtitz berotan eskatuz.

 

                         O Venus, regina Gnidi Paphique...

 

               Oi Venus, Gnido ta Pafo'ko erregin,

               Laga zazu, otoi, Kiper maite ori,

               Ta eder bekizu Glitzeri'k ke-lurrin

                       Cert dizun ondi.

 

           5  Betor zurekin Aur txit sutsua ta

               Gerri-azke Eskerrak; betoz Ninfak guri,

               Bai ta zu gabe ezer ez dan Gaztedia;

                       Betor Merkuri.

 

 Oarrak.—1. Gnido, Kari'ko uria, berton lakedemonitarrak bizi ziran geienbat;

 kai bi zitun eta salerosketan ederki saiatzen ziran bertako biztanleak. Venu

 jainkosak ere an zun jauretxea, eta bertan Praxitele'k landutako irudi bikaiņa.

 Pafo, berriz, Kiper edo Txipre'ko uria.—5. Aur sutsu, Kupido edo Maitagarria;

 Eskerrak, Venu urtzemearen lagun ta zerbitzariak; Gaztedia, Venu'ren

 jarraitzaille zintzoak; Merkuri, jainkosaki zernai adierazten ziona.

 

XXXI. Apol'i

 

 GAIA:Galdor-jaiak egiten dira, au da, Aki'k lorturiko garaipenaren oroiz

 eskerrak eman bearrez Apol'i jaso zioten jauretxea eskintzea. Jainko au zun

 August'ek kutun. Zer eskatuko jai ontan? Olerkariak ez beintzat abererik, ez

 etxaguntzarik, ez soro-alorrik, ez urre-marfillik. Osasuna ta sena bakar-

 bakarrik, zartxaroa ohorez igaro al izateko.

 

                         Quid dedicatum poscio Apollinem votes?

 

               Oler-zaleak zer deskaio Apol'i

               Galdor-jaiegunez? Zer otoitztu murkoz

               Ardo berri ixurka? Ez Zerdein naroko

               Uzta pillorik, ez Kalabri beroko

           5  Artalde ederrik, ez Indi-urre-bolirik,

               Ez Liri'k —lats ixil— here ur me-geldian

               Miazkatzen ditun alor ugaririk.

               Zoriz dauzkatenak iņausi bitzate

               Kalenar maketsez beren mahastiak;

         10  Aitu bitza aberats merkatari danak

               Urrezko oporretan Siri-saleroskiz

               Aldatu oi ditun ardao bakanak:

               Jainkoek maitea, urtean irulauz

               Atlttnti-itxasoa al izan bait-du ikus.

         15  Niri oli-kimak bemaite janari;

               Nik txikoriz dut ta malba ariņez aski.

 

               Idazu, arren, oi Latona'ren seme,

               Irabazietan poz nadilla mardul

               Eta sen osozko; ez zarretan baldar,

         20  Ez kitaraz ere iņoiz gabetua.

 

 Oarrak.—3. Mediterran-itxasoko ugarte oso emakor duzu Zerdeiņa-4. Kalabri,

 Itali'ko egoalderantza, Apuli barruan. Emen negua igaro ta. Lukani'n udara

 ematen zuten artaldeak-6. Liri errekea, gaur Garigliano.— 9. Kaleno, Kanpani'ko

 iria; emen egin oi zituten marraz berezi batzuk, ots, igitai makoak, mats-

 aienak ebaki ta matsa biltzeko.— 11. Siri'ko salgaiak, batez ere, lurrin,

 usaiki, ongailu, oinpeko ta abar ziran.— 17. Apol.

 

XXXII. Bere lira'ri

 

 GAIA:Orati'k, bere jogaillu edo lirari dei dagio, antziņa baten Alkeu'ren atz

 artean dardaratu zan bezela, orain bereen artean ere laterar kantuz durundu

 dagiala eskaturik. Bere lagunak, antza, bein eta berriz eskatu zioten erakuts

 zezaiotela zuen liriku asmamena, Erroma'ri buruzko gai goitarrez saiaturik.

 Orrela dagi; baiņa; gauza bat gogoraziz, Alkeu bulartsua ere iņoizka, oso

 gogara, uskeri ta biotz-samurkerietan ari izan zala.

 

                         Poscimur: si quid vacui sub umbra...

 

               Eska bai didate: —itzalpean lasai,

               Bein jo ba'zindudan, aurten ta aleun urtez

               Bizi izan zaizala—, idazu, dardar gaur

                       Latin eresi.

           5  Lesbi uritarrak beiņola jo zunez;

               Ark, ba, gudan zaillu, bai izkillu artean,

               Bai ontzi jaurtia ur ertzari itsastean,

                       Liber ta Musai,

               Venus'i ta aren Aur beti atxikiari,

         10  Ta Liki'ri ere —begi-beltx, ille-beltx—

               Kantu ņimiņoak lira-soiņtu ozen

                       Zizkien jotzen.

               Oi, Poibu'ren dirdai, agur!, oi danez.

               Jupiter goiaren maietan atsegin,

         15  Nire lan-nekeetan aringarri sorgin,

                       Dei nik biotzez!

 

 Oarrak.—l. Eskatu didate, esakun olerkitsua, noski; August'ek eskatu zion

 Orat'ri, Olerki Betikorra idatzi zezala-5. Alkeu, Lesbos ugartekoa zan

 jatorriz; olerki lirikuaren aita ta eredu dugu. Gudari izan zan, eta bere oler-

 lanik geienak errikoiak dituzu-10. Liki, Alkeu'ren adiskide ta lagun begiko-14.

 Jainkoen jan-edanetan, Apol'ek jotzen omen du txaberama-oskolez egiņiko lira.

 

XXXIII. Albi Tibul'i

 

 GAIA:Albi Tibul'ek maite zan Glitzere, ordaiņez ordea etzun aregandik erdeiņu

 ta otza besterik jasotzen. Olerkariak, bere aldetik, irain eta ezespen ontan

 poztu nai du, beste askori ere berdin gertatzen zaiela esanik. Venu'k du orren

 erru, burni-uztarriz lotzen baititu gogo alkartu eziņak.

 

 Albi, ne doleas plus nimio, memor...

 

               Zu, Albi, etzaitez geiegi samindu

               Glitzere gordiņa orla oroituki;

               Ez jo illeta aulik negarrez itunki,

               Gezurti alenak, eman-itz-jaleak

           5  Gaztego batgatik utz ba'zaitu ere.

 

               Kir'ganako maitez dago erre-dirdir

               Likori kopeta liraiņa; ta, aldiz, Kir

               Foloe latzaren atzetik dabiltzu;

               Ta Foloe'k ezkontz-nas au utzi baiņo len,

         10  Apali'ko otsoak auntzakin bilduko.

               Onela nai Venu'k; eder baitzizaio

               Kiderik ez duten gogo ta biotzak

               Borontzezko uztarriz josta-latz lotzea.

 

               Ni ere, maite-gar obez erretzean,

         15  Arte goxoz nindun aixillo Mirtale'k;

               Mirtale azkatuak, Kalabri'ko arkaitz

               Makurrak tai gabe ozkatzen dituten

               Adri-uiņak bezin zital suminkorrak.

 

 Oarrak.—15. Venu onzan ta maitati dagerkigu emen; Mirtale, berriz, urduri,

 sutsu ta asarrekor. 18. Adriatik-itxasoko ugiņak, Kalabri ertzera iristekoan,

 kolko antzeko biribilla idorotzen dutelako, eztialdi narean egokitu oi dira.

 

 


inprimatu