inprimatu
Baserritarra eta lorea
Izenburua:
Baserritarra eta lorea
Sinadura:
Mikel Arrutza Egia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrutza, Mikel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
41-42

Baserritarra eta lorea

 

Arrugain

 

 Zutunik dago baserritarra

 Bere besetxe ondoan,

 Aurreko zelai zabal alaian

 Zugatz ta lorak ikusteagaz,

 Gogo-gogotik oldozka.

 Lora polit bat begiz yotean,

 An doa zuzen artzera.

 Atzamar bigaz ausi, laztandu,

 Ta poztasunez biotza gainduz,

 Bitxia dakar etxera.

 Ontzitxo baten, ur otz gozotan,

 Lorea gorde nai leuke;

 Baiņa bertotik, berba motelaz,

 Lora gaizoa zotin artean,

 Onela dantzut itz eiten

 —Gizon maltzurra, biur-gaiztoa

 Benetan zure oroitza;

 Zelaian pozik bizi nintzala,

 Atzamar dongaz, gogo zitalaz,

 Urratu zeunstan biotza.

 Ontzitxo ziztrin auskor onetan

 Nere gorputza sartuaz,

 Atsegin-pozez or bizi zara,

 Egun ta gabaz barre algara

 Eiteko gertu zakustaz.

 Zure begiok edertasunez

 Gozatu guraz zabiltza;

 Eroa zara, zentzun bakoa,

 Gizajo utsa, buru beroa;

 Zetako nere bizitza

 Ausi zenduan era orretan?

 Etzeunkan beti lorea,

 Eder ta txukun zelai erdian,

 Goiz ta arratsalde, egun guztian,

 Atsegin biziz betea?

 Orain zer, bada? Eztozu ikusten

 Nere arpegi zimela?

 Begientzako gorrotogarri;

 Usaiņa guztiz gal neban barriz.

 O, gizon zoro tentela!

 Poz-atsegiņok eskuratzeko

 Ekar ninduzun zelaitik,

 Poz-atsegiņok amaitu yatzuz,

 Eder-jantziok ausi ta urratuz,

 Zelaian bertan utzirik.

 

             ONDORENA

 Gizona beti gizon izango,

 Gogo poztasun egarri;

 Men guztiekaz atsegin gura,

 Ta eroturik beko zoruna

 Arrapatzeko urduri.

 Baiņa atsegiņok igeskor izan,

 Munduko gauzak ilkorrak;

 Esku-eskuan doguzala-ta,

 Poz andienaz ibilten gara,

 Ta, poztasunak an doaz!

 

 


inprimatu