inprimatu
Lugina ta kurloia
Izenburua:
Lugina ta kurloia
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
25-26

Lugina ta kurloia

 

Igotz

 

 Areitz-kerizpean baserri zuri.

     Bertoko etxejaun Jon gazte zalu.

 Iñoiz gogaitzake solo-lanari

         Lotua tringu.

 

 Gari-arloa dan urre-kulunkaz

     Etxe barreneko solo guriak.

 Baiña, au zoritxar!, oartu bage

         Sortzen etsaiak.

 

 Izan be aspaldi, an inguruan,

     Gose-miñik dabil kurloi taldea;

 Laster bear dautse osoz amaitu

         Arlo betea.

 

 Eta arei arpegi emon-irrikaz

     —Liska ta segada arrapakari—

 Lokarriak ditu ipiñi eurrez

         Gari-zaindari.

 

 Lugin martzalak bedar ebaten

     Diardu, goizetik, antxe urre samar;

 Ta kurloe bat orra liskan naasten.

         Arek bai liskar!

 

 Lugiñak, aratuz, dirautso samur

     «Tira! tira, lagun!; ire zoria!

 Makiña bat kalte daustak ein aurten;

         Gaurtik, maitia,

 Ez dok, arraietan! janari izango

         Nire garia.»

 

 Kurloe gaixoak audia muzin:

     «Jaun ori, etzaitez ain biotz latza;

 Aragi bagea dozu oraindik

         Nire gorputza.

 Itxon urte bat, ta ordun nokezu

         Jaki opatza.»

 

 Erostak jota be, lugin gazteak

     Etxera eroan eban txoria.

 Eta arrautz-opillez ondo xeetuta,

         Ak janaldia!

 

         Sarri oi dogu esan,

         Ta ba-dau bere guna:

         «Txori bat eskun obe,

         Egazka baiño euna».

 

 


inprimatu