inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
239

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXIX. Iki'ri

 

 GAIA:Iki au, leia tirriz ta lutaro pilosopigaietan murgildua zenun; baiņa,

 gerora, iritziz aldaturik, eta bear bada, txanpon batzuk eskuratzeko asmuz,

 Sortaldera zijoan gudari-talde baten egokitu zan. Orati'k, gatz-ozpiņez, akar

 dagio ustekabeko aldakuntzagatik.

 Atzerritarren diruzale zera —diotsa—, ta etsaiekin gudukatzera zoaz. Baiņa

 gero, zein neskatx edo mutil zure morroi izango? Au naiz ori ezintzat jotzen

 dut nik, zu bada, jakintzale trebe zerala ere, gudari jazten zera.

 

                         Icci, beatis nunc Arabum, invides...

 Orain, Iki, Arabi ogasun doneak

               Txibiz zauzkate ta latz dituzu artu nai

               Iņoiz goitu gabeko Sabar erregeak

               Ta Medotar zuhurra katetan ipiņi.

 

           5  Baiņa, nungo neskatxek otseinduko zaitu

               Gudaldian senarra sakail ba'diozu?

               Zein mutil ille igurtzik beteko dizkizu

               Xurgatzeko txangillak zaur'jauregi barru,

 

               Seretar gezi meeak sita-uztaiz jaurtzen

         10  Ikasi ezkero? Lats ariņak, nork uka,

               Mendi goienetara ausarditsu igo,

               Baita Tiber ere etor litekela atzeka?

 

               Zuk be baituzu alda nai, obe bearrez,

               Nainun erosi Paneki idazti ospetsu,

         15  Baita Sokrate'n etxe oso leiņargitsu.

               Espaiņar soin-babeski latz medarren ordez?

 

 Oarrak.—Uste zanez, arabitar aberaskiak zeuzkana zoriontsu egin oi zuten. Gaza

 zan izan Persi'ko erregeen altxorra.— 2. Txibiz, ots, bekaitzez, ondamuz,

 inbidiz.— 3. Izan ere, erromarrak etziran egundo eldu urre ta lurriņez aberats

 ziran Sabea deritzan Arabi zoriontsuko alderdietaraņo.—  H. Paneki, jakinzale

 estoikarra, Rodas'en jaio zan ta Atenai'n il, III'garren urtean; edonun erosi

 zeitekezan aren liburuak.— 16. Kordoba'ko larruak ospe aundia zuten.

 

 


inprimatu