inprimatu
Amaren biotza
Izenburua:
Amaren biotza
Sinadura:
Roman Irigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Roman

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
216-217

Amaren biotza

 

Irigoien'dar Roman

 

             I

 Arpegi zurbill, begiak itzal,

 arnas artu eziņean,

 bere seaskan aurtxo txiki bat

 ill-zorian arkitzen zan,

 ta belauniko ama gaixoa

 aurraren aldamenean

 alegin danak alper-alperrik

 zirala ikusi zunean,

 etsipena artu ta osakaiak

 utzirik bazter batean,

 beldur ta otoitz ta negar-zotin,

 kupidagarri benetan.

 

             II

 Amak aurraren arpegia artu

 ta maitasun guztiakin

 ipiņi zitun ezpaņak bere

 kuttunaren ezpaņekin;

 ta —zori-txarra!—- azken-arnasa

 jaso zun laztan arrekin.

 Bere bizia baiņo maitego

 zunaren eriotzakin

 oiu bizi bat entzun zan gelan,

 gero ixiltasuna egin,

 ta seaskara, ez altxatzeko,

 jausi ziran alkarrekin.

 

             III

 Zer gertatu zan ikasi nairik,

 sendagilleak labana

 eskuratzen du eta irikitzen

 ama illaren gorputz dana.

 Ontan, begiak zabal-zabalik

 sinist'ezin zekusana

 biotza artzera... ta biotzik ez...

 (Nola ta nork eramana...?

 Nunbait, amaren biotzak oar

 kuttuntxoaren azkena,

 eta arnas ura jaso bearrez

 arnas-atzetik joana...)

 

 


inprimatu