inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
166-168

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXVII. Maikideeri

 

 GAIA:Oturuntza bat, eta Horati ere maikide. Ondo jan eta edan ostean, maiz oi

 danez, iskanbil eta zaratots izugarria sortu da maikideen artean. Horati'k ez

 du olakorik nai, mama goxoa ez baita burmkarako, pozerako egiņa baizik. Bak'ek

 ere, lotsati izanik, ez du noski olakorik opa. Olerkariak ederki dagi, giroa

 goi-arnas kutsuz astundurik, edalarien artean pakea sortzeko. Maian jarraituko

 du, aiek beren lipizta, leia, jardun latz eta eztabaidak bizkarka uzten

 ba'dituzte; ortarako, ots, aien adimenak besteratu ta jostatzeko, aietako batek

 ditun maite lelo ta ixillak gogora dakartzi, oso bizi ta txairo.

 

                         Natis in usum laetitiae scyphis...

 

               Poz-biderako egin murkoz liskartzea

               Trazitarrena bai da. Utz oitura uxua,

                       Bak lotsorra gorderik

                       Auzi odolezkotik.

 

           5  Medotar sastakaiak bestelako noski

               Ardoz nai zuziz! Ibi, arren, lagun miņok.

                       Ots gaitza, ta zaudete

                       Geldi, ukondo bete.

 

               Nai al duzute nik ere nerea artzea

         10  Falern latzetik? Besat Megila'n anaiak

                       Zer zauri duan eder,

                       Zer geziz dagon iltzer.

 

               Ez du nai? Nik ez dut ba edango, orla ezik.

               Dana dala mendean zauzkan Venu ori,

         15          Maite aalkizun gabez

                       Garretan zaude barnez.

 

               Maite ziņari beti zuk amor. Duzuna,

               Jar belarri enetan. — Aur zori gaiztoko!

                       Zein Karibdis zuk duzun!

         20          Obeki bear zenun!

 

               Zein sorgiņek, zein aztik Tesali'ko irazkiz

               Zein Jainkok ote zaitu ortik erauziko?

                       Nekez Pegaso'k ere

                       Kimer ortik jareiko.

 

 Oarrak. —2. Trazitarrak, antza, osoan edariairi emanak ziran; bein gaiņak

 zurbildu ezkero, tema. ta barbailla zaleak ere bai. — 5. Aintziņakoan,

 medotarrak, bai ta persitarrak eta eskitarrak ere, sastakai motzak erabilli oi

 zituzten aldean. —  8. Ez ziran aintziņa gu bezela maian jartzen jaterakoan, oe

 txikietan etzanik ezker ukondoa buruko gaiņean zutela baiņo. — 10. Plini Zarrak

 iru ardo-mota Falerno'ko aipatzen dizkigu: latz, goxo, mee. Latza oberena

 aurki. — Megila au neskatx lerdena, oso ezaguna. — 21. Ots aundikoak, Tesali'ko

 mendietan sortzen ziran belar edentsu ta kaltegarriak. — 23. Pegaso zaldi

 azkarrean zijoan Beleropont Kimer'i eriotza eman zionean.

 

XXVIII. Arkita'ri

 

 GAIA:Ontzilari baten eta Tarento'ko Arkita'ren arteko alkar izketa. Aikita au

 oso azkarra zenun, Platon'en egunetakoa: izarlari, laterri-gizon, pilosopu,

 matematiku ta abar. Ontzi-galtze bat iruditzen du Orati'k, Tarento'ko

 jakintsuaren gorpua zetzan itxas-ertzean. Ontzilariak diotsa:  — Zertako zure

 jakiteak oro, il ezkero? Eta, Arkita'k: — Denon zoria duzu ori, gazte ta zar,

 jakintsu ta ez-jakin, il bearra baitugu. Ni itxasoan ito nintzan. Eortz zazu,

 ontzilari, ene gorpua ondar gorrian. Orla, nolanaiko arriskutan izan, onez

 aterako zaitute urtzitarrak.

 

                         Te maris et terrae numeroque carentis arenae...

 

               — Zu, itxas, lur ta kopuru gabeko ondar neurle,

               Oi Arkita!, auts gutxiren emari erkiņak

               Matina-egitik ur esiz lotzen zaitu.

               Ez duzu ezertako, il bearra bait-zera,

           5  Goi-etxeak aztertu ta andik ibiltzea.

               — Bai, il zan Pelope'n aita, Jainkoen maikide;

               Il Titon ere, .iize gaiņez goratua;

               Ta Minos, Tzeu'ren ixil gauzetan oitua,

               Ta Tartar'ek dauko bai Pantoi semea,

         10  Bi aldiz su-lezera ziurki jetxia;

               Ta oriek troiar azken orduko ikuslari,

               Bular-babeski estuz, ez zion eman deus

               Balbe beltzari larru ta kirio ezik:

               Zure iritzi zurrez, izadi ta egi

         15  Txit goraipata zitun idazlari argi.

               Baiņa denok daukagu zai gau illun berdiņa,

               Ta bein oinkatu bear eriotz bidea.

               Asarreak Marte'ri batzuk oi ematen,

               Itxaso ase-eziņak aunitz iruntsiten.

         20  Nasian oi ditugu zar-gazteen illetak,

               Buru bat bera ez du Proserpina'k uzten.

               Ni ere Notu'k nindun jo iliri-uiņetan,

               Orion makurraren lagun txit azkarrak.

               Baiņa zuk, ontzilari, naiz-ta txar, ez utzi

         25  Ene ezur eta buru lurpetu gabeak

               Ondar artean toki puskat eman gabe.

               Euro'k, Esperi-uinez zemaitzen dun oro.

               Benusin-oianetan sar beza, zu jarei.

               Jupiter ongilleak ta Neptun Tarento

         30  Deuneko zaiņa danak bial bezazkizu

               Aberaski joriak, atertu gaberik.

               Zabar al zera, apika, aur errugabeeri

               Gero, kaltekor zaien gaitza osatzeko?

               Erortzer dituzu zuk ere, bear bada,

         35  Zuzenaren zorra ta aldizka mergatza.

               Leia au iritxi gabe ez naiz ni asetuko,

               T'etzaitu nolanaiko oparik jareingo.

               Iradu ibilli arren, ezta luze egona:

               Irutan autsa bota, ta itxasoz zabiltza.

 

 Oarrak. —3. Gargano menditik urbil, Apuli'ko itxas-adar oņean luzatzen dan ur-

 egal zabala. — 6. Tantolo'k, Jainkoeri oturuntzara dei egin zien, bere

 Jainkotasuna erakustearren, eta jan bitartean bere semearen aragia eman zien

 azpil borobilletan. — 7. Laomedon'en seme ta Piriamu'ren anai; Eguantzak senar

 egin zun, lurretik bere, gurdian indarrez altxata, Eliopi aldean zartzaroraiņo

 bizi izanik. — 8. Kerete'ko agintari zala, Jupiter'ek berak eman zizkion erria

 jaurtzeko bear zitun lege artez jatorrak. — 9. Euforbi, Pantoo'ren semea,

 Pitagora'gan berriz aragitua. — 12. Pitagora'k Euforbi bera zala erakusteko,

 Argos'en Ere'n jauretxean ostutako Pantoo'ren semearen bular-oskola beretzat

 ezagutu zuen. — 23. Orion izartegia beerantza zijoanean, azillaren lenengoz

 geien bat, eguerdi aldeko aize biurriak zakar astinduta, ekaitz eta euri-jasa

 naspiltsuak sortu oi ziran. — 27. Euro, egoaldeko aizea, Adriatiku itxasotik

 zetorrena, noski.

 

 


inprimatu