Artsaldea
Garcia Lorca
euskaratzailea: Otsalar
Artsalde euritsua urdiñarrez nekaturik
ta darrai bidez-bide.
Zugatzak, igarturik.
Nere gela, soilki.
Irudi zarrak
ta liburua ebaki gabe...
Tristura zurrutatzen da tresnetan
eta nire ariman.
Bear bada
Izadiak eztu izango niretzako
leiarrezko bularrik.
Ta min dut biotzaren aragian
ta arimaren aragian.
Ta mintzatzean
nire itzak aizean gelditzen dira,
kortxoak ur-gañean bezela.
Zure begiegaitik bakarrik
sufritzen dut nik gaitz au.
Aintziñatiko tristura
ta etorriko diranak.
Artsalde euritsua urdiñarrez nekaturik,
ta darrai bidez-bide.