inprimatu
Eraman gaitzazu zuregana
Izenburua:
Eraman gaitzazu zuregana
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
161-162

Eraman gaitzazu zuregana

 

Joakin Aldabe

 

 Bixtu ezkero illen artetik

 etsai danen garaitzalle,

 berriro elkartu ziran aburo

 zinitunak maitatzaille.

 Menderatu ta gelditu ere

 ainbat otso banatzaille!

 Lotsaz beteta indarrik gabe

 illunpetan ukatzaille.

 Zu zera, Jesus, gizon guztien

 Artzai on ta Salbatzaille.

 

 Apostolu ta jarraitzailliak

 berrogei egun txanguan,

 egon ziraden egik ikasten

 gogotik zure onduan.

 Zure Ama're etzan urruti

 zugandik noski orduan.

 Artuko zitun Seme ederren

 lanandu aldiak musuan.

 Seme Jesus'en Ama donetsu,

 zaitugu Amatzat zeruan.

 

 Bakia beti aitatzen dezu

 egunak ditun unetan.

 Bake sendua izan dedilla

 bizi geran egunetan.

 Nor-berak bakia izan dezala

 ondo sartuta erraietan.

 Bake sendo bat elkarren arten

 famili eta errietan.

 Bake gabeko egoera da

 infernu bat egietan.

 

 Bazuaz, Jesus, Aitarengana

 azken epai egun arte.

 Utziko dezu emen

 Eliza bizkor, gogor, beti gazte.

 Zanpatu naiez iņungo erasok

 ez dio egiņgo, ez, kalte.

 Etzaite, jesus, egon zerutik

 ume zurtzatik aparte.

 Izan gaitzatzu erruki

 t'onez zure biotzian maite.

 

 Gure baguaz luzatu gabe

 prest-prest dauden tokitara.

 Ez gaitetzela berriz makurtu

 munduko zikiņ loitara.

 Ez da sartuko zolda daukanik

 zeru eder argitara.

 Zuazte emendik, zakur guztiak,

 zuazte emendik kanpora.

 Lagun urkua maite etzendun...

 Nolaz oraņ zu zerura?

 

 Zer neurrin maite zendun anaia,

 izango zaitzu neurria.

 Baso bat ura eman ba'diozu

 izango dezu saria.

 Azken juiziuan agertuko da

 zer diran zizaņ, garia.

 Biotz gogorra t'esku uts utsa...

 Ura betiko larria!

 Egun artantxe ikusiko da

 zuzentasun agiria.

 

 


inprimatu