inprimatu
200 puntu
Izenburua:
200 puntu
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
153-158

200 puntu

(Saio-aldi bateko ezagugarria)

 

Gabriel Aresti

 

 Eta erregeak, esan zion anaia

 Jentatze ziztrin hori, aspergarria duk

 Honi eman behar, ziok laster amain.

 

 Populu borren kontra, zer geneidike guk

 Nire erresuma, haundiaren herena

 Orain emanen nuke, lo-aldi baten truk.

 

 Zuen erregina, nire esposa lehena

 Eskeinduko nioke, arras kontenturik

 Nire koroaren, zatirik pisitena.

 

 Eta nire arreba, ongi dotaturik

 Atseden pizka bat, ekarten didanari

 Ezin egon liteke, honela bizirik.

 

 Kontuak hartu nai dizkiot Jainkoari

 Igandean elizan, gupidarik gabe

 Nola hegaztinak, egonikan kantari.

 

 Haren seme maitea, nagoen hain triste

 Ene bihotzari, darion behaztuna

 Eztaukadan barnean, pozkario batere.

 

 Ukatu zidan bein, niri gizontasuna

 Hautatu nau errege, eremu batean

 Leporatu zidan, zama honen astuna.

 

 Lur eder honen jabe, egin nauenean

 Eznuen ikusi, hemen ezein arbola

 Etzegoen urikan, hemengo lurrean.

 

 Han holaz izanik, jakin nahi dut nola

 Abandonatu nauen, hain asturu-gaizki

 Lehoinak eztaki, edekitzen kaiola.

 

 Baina bildots zuriak, irunzten badaki

 Honela ni ere, hemen sarturik nago

 Jauregi eder honetan, ezin ateraki.

 

 Bildur naizelalzo, karriketan baitago

 Jentatze zikin hori, errege urkatu nai

 Eznaiz orain baino, izandu bildurrago.

 

 Begira itzak fagorez, paper hoek anai

 Berrogei eskribau, idazten egon dira

 Urte betean baina, ezin liteke amai

 

 Jente gehiegi, aurten urkamendira

 Arduratsu bigaldu, behar dudalako

 Baina bihotzean, ernatu zait gupira.

 

 Kondenatu guztirik, lehendabiziko

 Persona zu zara, anaia mailatua

 Bekatu txit larria, egin duzulako.

 

 Deserritu nintzan, hareazko eremua

 Mila jente arrotzekin, populatu nuen

 Eta bihurtu dut, haran arbolatua.

 

 Niri zait zor den oro, eztut konprenitzen

 Zergatik jenteak, herri nardagarriak

 Joran eroarekin, gorrotatu nauen.

 

 Esker hobekoak, izan dira zerriak

 Ematen dutelako, urdaiazpikoa

 Gizonak eskeintzen, ditu paguz harriak.

 

 Nik entregatu diet, tresna burnizkoa

 Gogor lant zezaten, lur gaineko baratza

 Atera ahal zezaten, frutu lur pekoa.

 

 Haien gurdietan, imini dut ardatza

 Nekerik ezlegoen, hemen gizonentzat

 Eta eztitu dut, arnoaren garratza.

 

 Nire neke guztia, ongi pagatu zat

 Zergatik tronua, altzatzen den lekuan

 Fundatu nahi duten, errepublika bat.

 

 Indarge kausitu, zintudan eremuan

 Ur-putzu batetikan, hamar legoara

 Haraino eraman, zintudan gameluan.

 

 Urarekin ekarri, zintudan bizira

 Zure ama banintz, bezalaxen laguna

 Eta eznizun orduan, galdetu nor zara.

 

 Eman nizun nire, adiskidetasuna

 Gero anaitu ginen, odolez firmatuz

 Papiro batean, gure ahaidetasuna.

 

 Haitz-arte latz haretan, egon zinen biluz

 Ta jantzi zenuen, nire juboi zuria

 Honela naiz portatzen, anai bati buruz.

 

 Nire eskuekin, janari ta edaria

 Eskeindu nizun gero, gose zinelako

 Bizia izan zen, zure gabon-saria.

 

 Andreek haurrik eman, etzidatelako

 Gero zu zintudan, izendatu primua

 Hain gora altzatu dugun, nire tronurako.

 

 Nire dohain guzti, hauentzako pagua

 Ezkontzaz hartu duzu, orain andre beltza

 Lohiz zikindurik, dago nire tronua.

 

 Arbuiatu baituzu, hemengo primantza

 Hartu behar duzu, biharko goizaldean

 Orduan eragotzi, nizun heriotza.

 

 Baina koroa hau, salbatzeko lurrean

 Gizon bakar bat baizik, inun ere eztago

 Eta gizon hori, orain daukat aurrean.

 

 Egizu nai duzuna, baina eznaiz biziko

 jente hori hola, dezazun arteraino

 Baina guztiarekin. zaitut maiteago.

 

 Nire tronua ta, nire koroa baino

 Horregatik mutila, egin nai duzuna

 Bihotzean argi, eta buruan laino.

 

 Daukat zurekin mintzo, banaiz eta honda

 Nola erregea, lokartzen den ohean

 Eta irabazten duen, lo-aldi biguna.

 

 Orduan besteak, esaten dio meam.

 juventutem alaitu, zenuen putzuan.

 Eta zure gauak, luzatzen direnean

 Alaitu behar dizut senectutem tuam.

 

 Orduan hibaiak, irten zuen kalera

 Etzekian zer egin., itsurik zebilen

 Ta jo zuen hango, etxe bateko atera.

 

 Barnean nor zen bizi, aurretik zekien

 Arrotz erlijio, honetako profeta

 Mendia izenekoa, kausituko zuen.

 

 Atea zabaldu, zitzaion hari eta

 Emazteki prestu bat, agertu zitzaion

 Ta hibaiak egin, etzuen gogoeta.

 

 Horregatik makurrik, agur egin zion

 Ene andre noble, eta maitagarria

 Zeruko Jaungoikoak, dizula egun on.

 

 Baita zuri ere, zaldun agurgarria

 Oren goiza bonetan, zer atsegin duzu

 Mesedez ikusi, nahi nuke, mendia.

 

 Hemengo ugazabaren, izena dakizu

 Horretan dakusat, zarela adiskidea.

 Barnera pasa zaitez, ez hortxe geratu.

 

 Eta ekarri zion, baxera dotorea

 Jaboi biguna eta, ur gantzuztatua

 Ene jauna orain, otoi xahu zaitea.

 

 Erantzi zuen bere, zapata apurtua

 Eta profeta hura, zetortzan bitartean

 Garbitu zuen bere, oineko larrua.

 

 Maria begira, zegokion atean

 Gizonaren gerria, sorbaldak ikusten

 Maitasuna piztu, zitzaion bihotzean.

 

 Andreari gertatu, zitzaion neurtzen

 Jakin zuen eta, bidearen erdia

 Orain dut irabazi, pentsatu omenzuen.

 

 Eta berebala, agertu zen mendia

 Zihorra zekarrela, esku ezkerrean

 Eta gerritikan, ezpata bat haundia.

 

 Ezagutzen zaitugu, hibaiko lurrean

 Zure izena da, dakigune hibaia

 Habe sendoa zara, lege zabarrean.

 

 Nolaz alarguntsok, nahi duen galaia

 Bere maindire hotzak, gauez berotzeko

 Ta arroltz frijitnek, bebar duten urdai

 

 Holaz zure herriak, libre geratzeko

 Behar izaten du, soldau baten eskua

 Bere libertatea, lasai jadisteko.

 

 Eta esku horrek, nun dadukan lekua

 Nun den soldado hori, jakin nahi nuke

 Zerren erregeak, daukan bihotz sikua.

 

 Horregatik honera, nator babes-eske

 Erregeak orain, nai du nire bihotza

 Laguntzarikan gabe, galduko nintzake.

 

 Aurrean duzue, gizon baten bihotza

 Beraren haurridea, izau nintzen beti

 Bainan oraintxe naiz, hil behar den arrotza,

 

 Bere jauregian nau, giltzapean euki

 Ikusiko nuen, bihar urkamendia

 Nire anaitzakoa, baitago bekaizti.

 

 Bainan egin diot, ihes eta argia

 Datorrenean eztu, inor kausituko

 Baizik-eta soldau, baten bihotz hordia.

 

 Horregatik aurrean, nauzu belauniko

 Fagore indazue, anaia naiz zuena

 Orain prest naukazue, zorrak kitatzeko.

 

 Gure amak niri, etzidan apaizena

 Eragin alarguna, zelako orduan

 Bainan eho zidan, kumarik beroena.

 

 Eta sehaskan utzi, ninduen uretan

 Bataiatu naute, horregatik hibaia

 Izen hau dut eraman, harroki munduan.

 

 Atzean datorkit, hamorruz, nire etsaia

 Herri maitatuaren, etsai higuindua

 Gure libertate, guratuen garaia.

 

 Badator guregana, nirekin ordua

 Dator aguro ta, badago egunsentia

 Nire anai-arrebak, honaino heldua.

 

 Kausituko dute, soldadu bat hordia

 Nola dagoen hantxe, arnoak itorik

 Sentituko dute, hamorru bat haundia.

 

 Eta esku artean, dutena utzirik

 Etorriko dira, kalera nire bila

 Ezpatak ezkutuak, dakarzkitelarik.

 

 Egin nahi dute, sarraski biribila

 Gure seme primuak, hilen baitituzte

 Galdurik dago orain, Jainkoaren mutila,

 

 Altzatzen zepagara, galdurikan gaude

 Dudatu gaberik, egin dezagun gerra

 Gure etsai zitala, desegindu arte.

 

 Ea gure zaldi, motza dezagun perra

 Zeruaron azpian, nai badugu bizi

 Gaitzerizkoari, eman dezogun herra.

 

 Guduaren turuta, entzuten da hasi

 Gurdi segadunak, karriketan datortza

 Altza gaitezin nahi, badugu irabazi.

 

 Hibaia maltzurrok, irritu zuen hortza

 Eta mendia berriz, negarrez zegoen

 Bihotz bildurtia, badago nola bortxa.

 

 Eta hirurak bertan, besarkatu ziren

 Tenore haretan, egin zuten tratua

 Bien odolarekin, eskribitu zuten.

 

 jaunaren berria, da benedikatua

 Errege tiranua, lasai datza lotan

 Bere jauregian, teilatuan katua

 Bere laketerantza, dihoa narrastan.

 

 


inprimatu