inprimatu
Horati'ren odak
Izenburua:
Horati'ren odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
106-110

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXII. Aristi Fusko'ri

 

 GAIA:Bizibide oso ta zuzena daramana, edonun da goretsia. Errugabea ez da

 iņoren bildur; Jainkoa bait-da berekin, nola izu? Oian ta baso trinko zear

 arriskuetan ibili arren, ez du bear azkonik, ez gezi pozoiturik. Bein batean,

 Horati'k berak, bere landetxe ormaz bestalde, Sabina zeritzaion txara itsuan

 egurasten zebillela, otso aundi bat ikusi zun beragandik igeska. Beraz, naiz

 Iparralde izoztuan, naiz eguzki galdatan, barne-baretasun berdiņean dirauke,

 ezeren kezkabide gabe. Nainora doala, gogoaren bakea ta maitasun xaloak berekin

 daramazki. — Horati'ren adiskide kutun Aristi au, olerkari ta, gramatikari

 zenun.

 

                         Integer vitae scelerisque purus...

 

               Bizitz osoa dunak ta, gaitzetik garbi

               Ez du bear, oi Fusko!, mairutar azkonik,

               Ez uztairik, ez ere izkillu-ontzirik.

                       Gezi ilkorrez beterik:

 

           5  Naiz Sirte gorietan barrena bidegin.

               Naiz Kaukas ezkibela aron zearkatu.

               Naiz Idaspe izkutuak miazkatzen ditun

                       Lurraldeak ikertu.

 

               Bein baten, ez izkillu, ez barren-urduri,

         10  Ene Lalage jasoz, Sabina oianean

               Alderrai nenbillela, otso bat ikus nun

                       Nigandik igesean.

 

               Bere artadi ta ametz-baso trinkoetan

               Pizti berdiņik ez du sor Dauni biurrak:

         15  Ez du azten parerik Juba'ko lur zabal

                 Legoi-toki legorrak.

               Jarri nazazu landa atz, egutaizeak

               Zugatzik laztantzen ez dun lur elkorretan,

               Illun ta giro latzal, txit nekatutako

         20          Nainungo sorIekutan.

 

               Jar nazazu Eguzki urbillegiaren

               Gurdipean, etxeari ukatu lurrean.

               Noiz ta nun-nai Lalage —irrz ta itzez goxo—

                       Duket nik biotzean.

 

 OARRAK- —5. Sirte, au da Libi'ko zabaldi idor, bero, ondartsuak. — 6. Kaukas,

 mendi-kate luzea, Ponto Euxino'tik Kaspi itxasoraiņo doana. — 7. Idaspe, gaur

 Djelem, Indo ibaia ugaritzen duna. Gezur ta arrigarri, gauza asko esan oi

 zituen aspaldiko aldietan, bere billian urre-pipi ta arri pitxiak zeramaztela

 ta olakoak. — l4. Apuli'k, Dauno erregegandik Dauni, gudari kementsuak ematen

 zitun. —15. Mauri-erria, Juba'ko erreiņua.

 

XXIII. Kloe'ri

 

 GAIA:Kloe, ezkongai dalarik, olerkariari muxin dagio, ez du onekin ezer nai.

 Antxume antzera, beti amaren magalpe ta beroan; gaiņera edozerk izutzen du,

 orbel dardarti batek, musker baten begi-ziztak. Olerkariak, ala ere, ez du

 arekiko asmo gaiztorik.

 

                         Vitas hinnuleo me similis, Chloe

 

               Urrun zoazkit, oi Kloe!, mendiz mendi

               Ama billa izu doan oreinkume lez

                       Aize mee ta oian leunen

                       Alperriko beldur utsez.

 

           5  Naiz egutaizeak jota ostoak dardartu,

               Naiz musker orlegiak sasitzak igitu,

                       Izutan du ark bularra,

                       Dardaraz du ark belauna.

 

         Katamotz uxu antzo, legoi Aprika'ko,

               Nik etzaitut egiaz jazarten lertzeko.

                       Utz zazu azkenik ama,

                       Jadan senargai bait-zera.

 

XXIV. Bergile'ri

 

 GAIA:Bergili'ren adiskide laztan Kintili Varo, Kremona'n sortua, il zan, eta

 aren itzalia eraman-eziņa, alegia. Olerkariak mindu nai dio, pitin bat negar-

 zioaren astuna, atsekabean lagunduz. Baiņa, galpen gogor ortan nork ez ote

 zinkurin? Berezkoa dugu malko-jario, maite gendunaren gorpu ondoan. Ala-bearrez

 jazo danari, zer egingo? Begi ta biotz goi, egonarriari atxiki.

 

                         Quis desiderio sit pudor aut modus...

 

               Nor lotsaz, zer erak atzeraziko ote

               Lagun ona alatzetik? Jar niri min-kantak,

               Melponeme!; abots ta kitara zoliz, ba,

                       Orni nindun zure aitak,

 

           5  Kintili artu dula lo betirakoak?

               Noiz aurki ote dute berdin danik Lotsak?

               Siņiste orbangabe Zuzeuaren aizpak,

                       Edo-ta Egi billutsak?

 

               Zindo askorentzat il zitzaigun negar-duin;

         10  Baiņa zutzat, Bergili!, txit negargarria.

               Zuk, ai!, alperrik orain eskatzen Jainkoei

                       Len ustetsu goraintzia.

 

               Naiz-ta lira zugaitzak dardar-aziaz jo

               Treizitar Orpeu'k bezin trebe ta esku-antzez,

         15  Irudi illaunak ez du odolik artuko.

                       Bein zigor ikarakorrez.

 

               Adurik eskarika aldatzen ez dunak,

               Itzal-talde zurbilla Merkuri'k bultz ba'du.

               Mingotsa! Baiņa aldatu eziņa dana ere

         20          Eroapenak goza oi du.

 

 OARRAK. —4. Jupiter ta Mnemosine'gandik sortuak omen dira Musa edo

 Maitagarriak. — 5. Betiko loa ta Erio, orobat. — 11. Iņoiz, olako uste gabe,

 jainkoen babesean ipiņi zenun Kintili. — 15. Bein il ezkero, ez dago luzira

 biurtzerik, ez kantuz, ez negarrez. — 18. Ildakoak. Txibita beltza erabilli oi

 zun Merkuri'k arimak inpernuratzeko.

 

XXV. Lide'ri

 

 GAIA:Lide beztu naiean egindako oda, alderdi gaiztoz aurkitzen zala nunbait.

 Zaarturik doa Lide au; eta, jakiņa, beste egunetako maitale puztuak ere

 bakanago jotzen dute aren atea. Gizona beti bat: gazte-zale, berri-zale.

 

                         Parcius junctos quatiunt fenestras...

 

               Orain ez, ez ditue zure leio itxiak

               Onen sarri kaskatzen gazte limuriak,

               Lorik ere ez dizute ainbat galerazten;

                       Geldi datza atea,

 

           5  Len orpo-gain errezto ibilli oi zana.

               Gutxigo dantzuzu, bai, gero ta gutxigo:

               ĢNi il agiņean, Lide!; zu, berriz, gau luzez

                       Lasai zauzkat lo!ģ

 

               Lastertxe, zar ta bakar, zurkulu illunean,

         10  Trazi'ko ipartzar inende, naiz gau illargigean,

               Negartuko dituzu beiņola zenitun

                       Izorle makoak.

 

               Gibel bira minduan maite-su gaiztoak,

               Beorrak ziztatu oi ditun ar-ara antzo,

         15  Kiņakari zaitula erretzen oartuz.

                       Kexu zera oso.

 

               Gaur, gaztedi alaia, untz eze atzean

               Ta mirtu illaunen zale dakusuz saminez,

               Negu lagun Euro'ri eskeintzak egiņik

         20          Ostotza ximelez.

 

 OARRAK. —7. Bi bertso auek erri-kantaren batetik artuak, noski. Ba-ziran

 gerkarren artean, Paraclausithyron, ots, ate itxi aurreko kanta zeritzaienak,

 mutil gazteak neskatillen leio edo ate aurrean abestu oi zituztenetakoak. — 10.

 Gerkarrak uste zutenez, Trazi omen aizeen sorleku; andik zetorren batez ere,

 ondo puztua, mendi ta alor ederki astintzen zitun iparra.

 

XXVI. Eli Lami'ri

 

 GAIA:Oda onek ez du balio aundirik, ez azalez, ez mamiz, olerkariaren len-

 saioren bat, aurki. Beronen bitartez, bere adiskide Eli Lami, gizarteko

 gorabera ta urduri latzetatik urrundu nai du; berak ere, orrelaxe egin zun,

 Musaen lagun kutun gertaturik. Lami bere arteko gura luke, ta mitagarrieri

 eskatzen die arentzako koroe bat, aren oroitzapena illezkortuz. K Emili Lami

 oso jakintsua duzu, erromarrak Euskalerrian izandako gudaz ederki idatzi zuna.

 

                         Musis amicus tristitiam et metus...

 

               Eder zaizkit Musak, eta bioaz urrun

               Ene ituna ta izua aize ankerren egora,

               Eraman ditzatela Kreta'ko itxasora.

 

               Bebiltza urrun Ipar lur izoztuetan

           5  Erregeren ikaraz, Tiridate antzo,

               Nik kezka gabe eresi dagidan artiņo.

 

               Oi zu, Pinplear ezti!, iturri gardenak

               Alaitzen zaituena: eio lore-txortak,

               Eio ene Lami'ri buruntza sotilla.

 

         10  Zu gabe, deus ez dira ene oboreak:

               Zuk eta zure aizpak on da jardutzea.

               Ari berri ta Lesbi'ko esku-abarņoz

               Gizon au gora jaso eta iņezkorizea.

 

 OARRAK. —3. Kerate'ko itxasoa guztiz ekaizti da. — 5. Armeni'ko errege,

 partitarren agintariak, Praate'ri nagusitza kendu zion, eta gero onek ari;

 luzaro asko, arat-onat ibilli zitzaigun ondoren. — Pinple, Pieri'ko errialdea,

 Musai opatua; ba-ziran aintziņa izen aundiko iturriak, Agapine, Kastali,

 Ipokrene baitik-bat, musa oiek maite zituztenak. Olerkariak, gaur ere,

 alakoetan xurgatu bide dute goitiko argia.

 

 


inprimatu